Via Francigena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bide seinaleak.

Via Francigena antzinako erromes bidearen izena da, Frantziatik Italia zeharkatzen zuena Erroma eta Apuliako portuetaraino. Handik, itsasoz joaten ziren Lur Santura. Erdi Aroan, bide garrantzitsua izan zen, bereziki erromesentzat San Petri eta San Pauloren hilobiak bisitatzeko. Iparraldetik Erromara joateko bide nagusia zen erromesentzat, eta "Iter Francorum" izena eman zioten "Itinerarium sancti Willibaldi" liburuan, 725. urtean.

Aditu batzuen ustez, bidea Canterbury hirian hasten zen, Ingalaterrako hego-ekialdean. Handik Mantxako kanala zeharkatu eta Frantziatik Suitzara eta hortik Italiara iristen zen. Hain zuzen ere, izenak "Frantziatik datorren bidea" esan nahi du, eta "Via Romea Francigena"-k "Erromarako bidea Frantziatik datorrena".

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbideko puntu nagusiak.

Iparraldetik hegoaldera, hauek dira bideak zeharkatzen dituen hiri edo herri nagusiak:

Erromarako erromesak Fidenzako katedraleko erliebe batean (XII. mendekoa).

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]