Jonny Wilkinson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jonny Wilkinson
Jonny Wilkinson Twickenham cropped.jpg
Bizitza
Jaiotza Frimley1979ko maiatzaren 25a (38 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Bizilekua Frimley
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak hamabosteko errugbilaria eta enpresaburua
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Newcastle Falcons 1997-2009
Rugby Club Toulonnais 2009-2014
Ingalaterrako errugbi selekzioa 1998ko apirilak 4-2011ko urriak 8
91
1.179
 
Posizio edo espezialitatea hegalekoa
Kirol zenbakia 10
Pisua 85 kilogramo
Altuera 178 zentimetro
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm1316221
http://www.jonnywilkinson.com/

Jonathan Peter Jonny Wilkinson (1979ko maiatzaren 25a, Frimley, Surrey, Ingalaterra) ingeles errugbilari bat da.

Wilkinson 2001-2003 bitartean ospetsu bilakatu zen. 2003ko Munduko Errugbi Txapelketan munduko errugbilari onena gisa hautatu zuten. Urte hartako txapelketako finalean Ingalaterra Australiaren aurka lehiatu eta denbora gehigarrian finala irabazi zuen, partidua amaitzeko minutu baten faltan Wilkinsonek drop erabakikor bati esker ingelesek nagusitzea lortu zutelarik. Nazioartean 2001-2005 bitartean British and Irish Lions taldearekin ere jokatu izan du.

2007. urtean Sei Nazioen Torneoan Eskoziaren aurkako bere berragerpen partiduan 27 puntu lortu zituen (Kalkuta Kopako errekorra). Torneo berberan, hurrengo astean Italiaren aurkako partiduan Sei Nazioetako historiako puntuatzaile onena izatea lortu zuen, nahiz eta gerora Ronan O'Gara irlandar errugbilariak errekor hori ganditzea lortu duen.

Bestela, errugbi taldeei dagokionez, 1997-2009 bitartean Newcastle Falcons taldeko errugbilaria izan zen, eta 2009. urtean Frantziako RC Toulon taldearekin jokatzera iragan zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jonny Wilkinson Aldatu lotura Wikidatan