Camp David

Koordenatuak: 39°38′54″N 77°27′49″W / 39.6483°N 77.4636°W / 39.6483; -77.4636
Wikipedia, Entziklopedia askea
Camp David
Camp David
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Maryland
County of MarylandFrederick konderria (Maryland)
Koordenatuak39°38′54″N 77°27′49″W / 39.6483°N 77.4636°W / 39.6483; -77.4636
Map
Altitudea1.850 ft eta 564 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1935
KudeatzaileaAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
KomisarioaWorks Progress Administration (en) Itzuli
Izenaren jatorriaDavid Eisenhower (en) Itzuli
ErabiltzaileaAmeriketako Estatu Batuetako Presidentea
Arkitektura
EstiloaNational Park Service rustic (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Naval Support Facility Thurmont, arruntki Camp David deitua, Maryland estatuko Frederick konderrian dagoen eraikina da. 0,5 km²-ko eremua batean dago, eta Estatu Batuetako presidentearen egoitzetako bat da. Camp David Catoctin Mountain Parken parte da, Washington Hiritik at dagoen eremua.[1]

1942an Franklin Delano Roosevelt presidenteak eraiki zuenean "Shangri-La" izena jarri zioten,[1] eta Harry Truman bere ondorengoaren pean egoitza ofizial bihurtu zen. 1953an, Dwight David Eisenhowerrek Camp David izena eman zion, David Eisenhower bere bilobaren omenez.

Gertaera historiko asko gertatu dira egoitza presidentzial honetan: Normandiako inbasioaren plangintza, Eisenhower eta Khrustxoven arteko hainbat bilera, Cochinos badiako inbasioaren prestaketa-eztabaidak, Vietnamgo Gerraren eztabaidak, eta beste hainbat bilera atzerriko agintariekin eta gonbidatuekin.

Nazioarteko konferentzia eta negoziazio ugariren egoitza izan zen, bereziki 1979an Egiptoren eta Israelen artean. Jimmy Carter AEBetako presidentearen erabakiari esker, urte horretan Camp Daviden Anuar as Sadat Egiptoko presidentea eta Menahem Begin Israelgo lehen ministroa elkartu ziren.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Camp David» La Casa Blanca.
  2. (Gaztelaniaz) «Los Acuerdos de Camp David» historiasiglo20.org.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.