Carla Bley
Carla Bley | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Lovella May Borg |
Jaiotza | Oakland, 1936ko maiatzaren 11 (84 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) |
Steve Swallow (en) ![]() Paul Bley (en) ![]() Michael Mantler (en) ![]() |
Seme-alabak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musika-talde gidaria, musikagilea, orkestra zuzendaria, jazz musikaria, piano-jotzailea, saxofoi-jotzailea, disko-ekoizlea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Genero artistikoa | jazza |
Musika instrumentua |
organoa pianoa |
Diskoetxea |
ECM Records (en) ![]() |
IMDb | nm0088346 |
wattxtrawatt.com |
Carla Bley (Oakland, Kalifornia, 1936ko maiatzaren 11) estatubatuar jazz-musikagilea, piano-jotzailea eta abeslaria da. Abeslari baino gehiago, musikagile eta orkestra-zuzendari gisa nabarmendu da Carla Bley. Aita ere musikagilea zuen, eta harekin ikasi zuen pianoa. Oso gazterik, familia utzi, eta bere partiturak saltzen eta piano-clubetan jotzen atera zuen bizimodua. Ondoren, New Yorkera joan zen. Han, zigarroak saltzen zituen jazz-areto batean. New Yorken, Paul Bley piano-jotzailea ezagutu zuen, eta harekin ezkondu zen 1957an. Carla Bleyren lanak asko gustatu zitzaizkien senarraren lagunei, eta musikari profesional bihurtu zen 1964an. Carla Bleyren karrera free-jazz joeraren sorrerarekin batera abiatu zen, eta mugimendu horretako musikari nagusiekin lan egin zuen, hala nola Pharoah Sandersekin. Alabaina, bere estiloa sortu zuen berehala, hainbat joera nahasten zituena. Bleyk, europar inpresionistek bezala, esperimentuak egiten ditu masa soinudunekin, eta Amerikako herri-tradizioa baliatu du bere obretan. 1980ko hamarraldian, Steve Swallow ezagutu zuen, eta, horregatik, beharbada, rock-musikaren aldera jo zuen garai horretan. Orkestra handiak zuzentzen jarraitu zuen, baina talde txikiagoekin saioak eginez aldi berean. Aipagarria du, besteak beste, Escalator Over The Hill jazz-opera.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carla Bley ![]() |
- (Ingelesez) Carla Bleyren web-orria
![]() |
Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |