Carlo Petrini
| Carlo Petrini | |
|---|---|
(2010) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bra, 1949ko ekainaren 22a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | italiera |
| Heriotza | Bra, 2026ko maiatzaren 21a (76 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | italiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria, politikaria, gidoilaria eta ekologoa |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Carlo Petrini (Bra, Piemonte, 1949ko ekainaren 22a – ibidem, 2026ko maiatzaren 21a) Slow Food mugimendu internazionalaren fundatzailea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trenton Soziologia ikasketak egin ondoren politikan jardun zuen. Ganbero Rosso, Il Manifesto egunkariko gehigarriaren bultzatzaileetako bat izan zen Bra hiriko udaletxean zegoelarik. 1977tik gastronomia gaietan espezializatutako aldizkari italiarretan idatzi zuen.
Petrinik Libera e Benemerita Associazione degli Amici del Barolo sortu zuen, zeina 1986ko uztailean Arcigola izeneko elkartean bihurtu zen. Bide horretan jarraituz 1989ko abenduaren 9an Parisen Slow Food mugimendua aurkeztu zuen, elkarte horren nazioarteko lahendakaria izan zen.
Bere ideietatik sortu zituen Turingo Gustuaren Nazioarteko Erakustazoka, Zientzia Gastronomikoen Unibertsitatea eta Terra Madre sarea.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2000: Communicator of the Year Trophy (IWSC, International Wine and Spirit Competition)
- 2002: Sicco Mansholt saria nekazaritza iraunkorraren sustapenarentzat.
- 2004: European Hero Time Magazine-ek emana.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Petrini Carlo, Buono, Pulito e Giusto, Einaudi.
- Petrini Carlo, Slow Food. Le ragioni del gusto, Laterza.
- Petrini Carlo, Atlante delle vigne di Langa. Barolo e Barbaresco, Slow Food Editore.
- Petrini Carlo, Garanzini Gigi, In Francia con l'Italia, Baldini e Castoldi Dalai.
- Petrini Carlo, Radaelli Marisa, Leidi Carlo, La morra nel cuore del Barolo. Storie e immagini di una delle capitali del vino, GRH.