Castor Jauregibeitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Castor Jauregibeitia
Cocherito de Bilbao.png
Bizitza
Jaiotza Bilbo1876ko abenduaren 20a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Guadarrama1928ko urtarrilaren 4a (51 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea toreatzailea

Castor Jauregibeitia Ibarra (Bilbo, 1876ko abenduaren 20a - Guadarrama, 1928ko urtarrilaren 4a), Cocherito de Bilbao ezizenaz ezaguna, euskal toreatzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Cristo kalearen 21.ean jaioa, gurasoek txakolin bat zuten. Gazte-gaztetik, 1897tik, nobilladak toreatzen aritu bazen ere, 1900ko maiatzean, Paquiro eta Facultades aurkariak zituela, aurkezpen-kapote propioa lortu zuen sari gisa. 1903ko ekainaren 24an Eibarko zezen plaza zabaldu zuen.

Bere karrera osoan (1897/1919), 616 korridetan hartu zuen parte, guztira 1.668 zezen hiltzen.

Horietatik 132 nobilladak izan ziren (1897-1904) eta 483 zezenketak (1904-1919). Euskal Herrian, Espainian, Frantzian, Mexikon, Perun eta Portugalen toreatu zuen.

Bilbon 1906ko Aste Nagusian debutatu eta 83 zezenketa eta 28 nobillada egin zituen.

Bere denboraldi borobilena Amerikan 1910/11ko neguan egin zuen.

1919an, Cocheritok 43 urte zituela, Joselito eta Belmonte toreatzaileak ikusi eta erretiratzea erabaki zuen.Horretarako korrida bi prestatu zituen, lehena Madrilen eta bigarrena Bilbon.

Erretiratu ondoren, lur-jabe, arrantzale eta argazkilaria izan zen San Fernando del Jaraman.

Bere omenez, Bilboko zezen-zale kluba[1] eta kale batek[2] bere izena dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]