Celestino Uriarte
| Celestino Uriarte | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Arrasate, 1909ko maiatzaren 14a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Madril, 1979ko azaroaren 9a (70 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria eta militarra |
| Zerbitzu militarra | |
| Adar militarra | Eusko Gudarostea Errepublikako Herri Armada |
| Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Celestino Uriarte Bedia (Arrasate, 1909ko maiatzaren 14a - Madril, 1979ko azaroaren 9a) gipuzkoar miliziano komunista izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1909an Arrasaten jaioa,[1] langile familiakoa zen. 14 urte zituela, galdategi batean hasi zen lanean. Jaioterriko PSOEren elkartearen sorreran parte hartu zuen.[2] 1934ko Iraultzan parte hartu zuen.
1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpean Errepublikaren alde egin eta 1937ko ekainean Euzko Gudarosteko 13. Brigadaren komandante izendatu zuten.[3] Asturiasen 194. Brigada Mistoa zuzendu zuen,[4] iparraldeko frontea erori arte. Orduan Bartzelona aldera joan zen, non PCEn sartu zen. 123. Brigada Mistoaren buruzagi zela,[5][6] Ebroko guduan parte hartu eta zauritu zuten.[5]
Gerra ondoren, Frantzian, Uruguain eta Txilen erbesteratu zen.[7] PCEk hala aginduta, itzuli eta 1946an atxilotu zuten. Martuteneko espetxean sartu arren, ihes egin zuen. Alemaniako Errepublika Demokratikoan bizi zen. 1970ean PCEtik bota zutenez,[a] Espainiako Langile Alderdi Komunistaren sorreran parte hartu zuen.[9] Madrilen hil zen 1979an.[b]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Enrique Líster, José Bárzana, Luís Balaguer eta Luis Saizekin batera.[8]
- ↑ Iturri batzuen arabera, Berlinen hil zen baina hau ez da zuzena.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Durán & Ruiz 2010, 403 or. .
- ↑ Garai 2008, 27-28 or. .
- ↑ Engel 1999, 160 or. .
- ↑ Talón 1988, 921 or. .
- 1 2 Engel 1999, 111 or. .
- ↑ Cabrera Castillo 2002, 462 or. .
- ↑ Garai 2008, 107-119 or. .
- ↑ Garai 2008, 354 or. .
- ↑ Garai 2008, 352-354 or. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cabrera Castillo, Francisco. (2002). Del Ebro a Gandesa. La batalla del Ebro, julio-noviembre 1938. Madril: Almena.
- Durán, Francisco; Ruiz, Carmen. (2010). La España perdida: los exiliados de la II República. Diputación provincial de Córdoba.
- Engel, Carlos. (1999). Historia de las Brigadas Mixtas del Ejército Popular de la República. Madril: Almena ISBN 84-922644-7-0..
- Garai, Juan Ramón. (2008). Celestino Uriarte. Clandestinidad y resistencia comunista. Tafalla: Txalaparta ISBN 978-84-8136-524-5..
- Talón, Vicente. (1988). Memoria de la guerra de Euzkadi de 1936. III Bartzelona: Plaza & Janés.