Cerophytum elateroides

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cerophytum elateroides
Iraute egoera

Kaltebera (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerophytidae
GeneroaCerophytum
Espeziea Cerophytum elateroides
[[|]]

Cerophytum elateroides Cerophytidae familiako kakalardo saproxilikoa da, zientziarako Pierre André Latreillek 1804an deskribatu zuena.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

6 eta 7,5 mm arteko luzera du. Beltza, marroi beltzaxka edo marroi gorrizta, pronoto zeharkakoa eta oso puntukaria; burua ere puntukaria da. Kopeta karinatua, eta hanka marroi-gorriztak. Arrak orrazi-formako antenak ditu, eta emeak zerratuak.[2]

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz hostozabalen ustelduretan bizi da, Salix, Populus, Tilia, Acer, Quercus, Platanus, Fagus, Ulmus eta Alnus generoetako zuhaitzen zuloetan.[2]

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko eta erdialdeko Europan dago banaturik, Iberiar penintsularen iparraldetik Polonia, Errumania, Serbia eta mendebaldeko Errusiaraino. Britainia Handian desagertu dela uste da. Euskal Herriari dagokionez, Irañetan (Nafarroa Garaia) besterik ez da atzeman, ametz ilaunduna nagusi den baso zahar batean.[3]

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IUCNren Zerrenda Gorrian espezie kalteberatzat hartua da.[4] Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoan ere jasorik dago, kaltebera kategorian.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cerophytum elateroides (Latreille, 1804). iberfauna.mncn.csic.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).
  2. a b Recalde Irurzun, J. I.; Pérez-Moreno, Ignacio. Presencia de la familia Cerophytidae en la Península Ibérica y nuevas localidades de Eucnemidae de los géneros Nematodes Berthold, 1827 e Isorhipis Lacordaire, 1835 (Coleoptera: Elateroidea). Boletín de la Sociedad Entomológica Aragonesa (S.E.A.), nº 47 (2010) : 413‒417, sea-entomologia.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).
  3. Recalde Irurzun, J. I.; San Martín Moreno, A. F.. Segundo registro de Cerophytum elateroides (Latreille, 1804) en la Península Ibérica (Coleoptera: Cerophytidae). Heteropterus Revista de Entomología 12(1): 145-147, 2012, researchgate.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).
  4. Mason, F., Schlaghamersky, J., Schmidl, J. & Petrakis, P.. Cerophytum elateroides. The IUCN Red List of Threatened Species 2010: e.T159221A5320364 (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).
  5. 254/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa; honen bidez, Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen da, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria ezartzen da eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratzen da.. 216. aldizkaria - 2019ko urriaren 31, navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]