Pago
- Artikulu hau zuhaitzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pagoa (argipena)».
| Pago | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Fagales |
| Familia | Fagaceae |
| Subfamilia | Fagoideae |
| Generoa | Fagus |
| Espezieak | |
Fagus crenata - Japoniako pagoa Fagus engleriana - Txinako pagoa | |
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | beechnut (en) |
Pagoak Fagazeoen familiako hamar espeziez osatutako (Fagus) generoko zuhaitz hostoerorkorrak dira, Europa, Asia eta Ipar Amerikakoak. Euskal Herrian genero honetako espezie bakarra dago, pago arrunta (Fagus sylvatica), edo, besterik gabe, pago deitua.[3]
Fagus generoko zuhaitzek hosto osoak edo hortz urridunak dituzte, 5-15 cm luze eta 4-10 cm zabal. Loreak txikiak eta sexu bakarrekoak dira, arrak gerbetan elkartuak, udaberrian agertzen dira hosto berriak haizearen bidez berehala polinizatzen dira.

Fruituak, pagatxak edo pagaziak, binaka sortutako hur txiki (10-15 mm luze) eta ebakidura triangeluarrekoak dira: jangarriak dira baina tanino kopuru handikoak eta mingotsak (pago arruntaren pagatxak ez dira mingotsak).
Lorategietan gehien landatzen den pagoa pago arrunta (Fagus sylvatica) da, Euskal Herriko pago mota bera. Askotan erabiltzen da bai Ipar Amerikan, bai Europa haren jaioterrian.
Lepidoptero batzuek pagoak janaritzat erabiltzen dituzte, besteak beste, Drepana binaria, Geometra papilionaria, Epirrita christyi, Campaea margaritata eta Euproctis chrysorrhoea espezieetakoek.

Hegoaldeko pagoak benetako pagoen nahiko antzekoa den beste genero (Nothofagus) batekoak dira. Australia, Zeelanda Berria, Ginea Berria, Kaledonia Berria eta Hego Amerikan dira.


Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaitzaren euskal izena latinezko fagum izenetik dator. Bestalde, euskalkietan, euskara baturako hartu den pago forma orokorrenaz gainera, bago, fago eta phago formak ere daude.[4]
Pagadiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pagadiak dira zuhaitzon basoak. Euskal Herrian, zabalena Iratiko oihana da.
Etnobotanika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako euskaldunen artean, jainkotuta egon zen, hala agertu baita Akitaniako hainbat inskripziotan, Fago deo (Pago Jainkoari) esaldia izkiriatuta dutenak, edo, erliebean irudikatua, pago hosto edo zuhaitzaren ingerada.[5]
Euskal Herrian eta beste hainbat lekutan, pago-ezkurra gizakiek jaten zuten, eta harekin ogia ere egin.[6]
Hedatuta zegoen pentsatzea pagoaren gainena e dela tximistarik erortzen, edo gutxiago, bederen, eta beraz, ekaitzetan pertsona babesten zuen.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ ISBN 86-906937-0-X..
- ↑ UZEI Biologia/1 Landare eta animalien izenak. Elkar, Donostia. 1984
- ↑ Pago. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus.
- ↑ «pago», in Koldo Mitxelena: Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
- ↑ Sacaze, Julien. (1892). Inscriptions antiques des Pyrénées. Tolosa (Okzitania): Imprimerie Privat, 188-192 or..
- ↑ «Fagus sylvatica (Usos tradicionales) ~ Plantas - CONECT-e» conecte.es (kontsulta data: 2026-09-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Etniker Euskalerria. «Medicina popular en Vasconia» Atlas etnográfico de Vasconia. II - Usos del grupo doméstico. Enfermedades y medicinas. (Labayru Institutua): 560. ISBN 8489816336..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Txinako flora
- (Ingelesez) Ipar Amerikako flora