Chaim Herzog
Chaim Herzog (Belfast, Ipar Irlanda, 1918ko irailaren 17a - Tel Aviv, Israel, 1997ko apirilaren 17a) israeldar politikaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1935ean, familiak Palestinara emigratu zuen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen, Jerusalemen, eta Cambridgeko eta Londresko unibertsitateetan. Bigarren Mundu Gerran, britainiarren gerra-gurdi bateko buru izan zen, eta geroago, britainiar espioi-zerbitzuarena, Alemanian. Gerra bukatu zenean, Palestinan, juduen espioi-zerbitzuko kide izan zen. Haren aita, Isaac Halevy Herzog, Israelgo rabbi nagusi izendatu zuten 1948an, Israelgo estatu berria sortu zenean. 1954-1962 bitartean, militarren espioi-zerbitzuko buru izan zen. Gero, negozio pribatuetan lan egin zuen. Irrati-esatari gisa, arrakasta handia izan zuen bere azterketa militar eta politikoengatik, batez ere Israelgo Sei Eguneko Gerran (1967) eta Yom Kippur Gerran (1973). 1975ean, Israelgo enbaxadore izan zen Nazio Batuen Erakundean. 1981ean, Alderdi Laboristako kide gisa, Parlamenturako hautatu zuten. Israelgo lehendakari izendatu zuten 1983an eta 1988an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chaim Herzog |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.