Charles Malato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Malato

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharles-Armand-Antoine Malato de Corné
JaiotzaFoug1857ko irailaren 7a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1938ko azaroaren 7a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, iritzi-kazetaria eta anarkista
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Carlos Malato

Armand Antoine Charles Malato de Cornet, Charles Malato gisa ezaguna (Toul, Lorena, 1857ko irailaren 7-Paris, 1938ko azaroaren 7) italiar jatorria zuen frantziar anarkista izan zen. Idazlea eta kazetaria, bere garaian eragin handia izan zuen.[1] Hargin beltza zen, Eskoziar Logia Sinboliko Handiko kidea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere sendia aitoren semeetatik zetorren, Napoliko kondeak izan baitziren. Bere aita Parisko Komunaren aldezlea izan zen, eta, ondorioz, 1874an, Kaledonia Berrira erbesteratu zuten, 17 urteko Charles batekin batera. Giro errepublikazale sozialista eta komunistan hezia, 1885etik aurrera anarkismora hurbildu zen eta, berehala, militante aktibo bihurtu zen.

Ligue Cosmopolite sortu zuen, non, besteak beste, anarkismo barruan Ilegalismoa defendatu zuen; horregatik, hamabost hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten eta, 1892an, Frantziatik kanporatu zuten, "Hilketa, arpilatzea eta sutea bultzatzea" kargupean. Londresen musikagile ezagun batekin ezkondu zen; Dreyfus aferan, Sébastien Faurerekin batera, Journal du peuple animatzen zuen eta nazionalistei erantzuteko zortu zen "iraultza batzordean" hartu zuen parte.

Londresetik Montjuiceko prozesuaren aurkako nazioarteko kanpaina bultzatu zuen.[2] Frantziara itzuli zen eta, 1905ean, Alfontso XIII.a Espainiakoaren aurkako atentatu batean parte hartzea egotzi zitzaion;[3] epaiketa azaroaren 27an hasi zen baina, azkenean, absolbitu zuten.

1907 eta 1914 artean, Charles Malatok La Guerre Sociale eta La Bataille syndicaliste egunkarietan lan egin zuen. Lehen Mundu Gerraren hasieratik, bere babesa aliatuei eman zien, eta, Hamaseien Manifestua izenpetu zuen, higikunde anarkista barruan polemika handia sortu zuen idazkia.[4]

Pentsamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malato, bere garaikideak ziren Malatesta, Gautier eta Faure bezala, ez zen gizateriaren ekintzaz fio. Ez zuen uste gizateriak berez potentzial eraldatzaile zutenik. Haren ustez gizabanako kontzienteak izan behar zirela anarkia ontzeko. Arlo taktikoan, edozein neurri erabiltzearen aldekoa zen, herri-iritziaren aurrean Estatuari ospea kentzeko.

Bere lan nagusian, La Philosophie de l 'Anarchie (1889) izan zen. Liburu horretan anarkismoa ezartzearen hainbat alde erraz azaltzen ditu (pedagogia, erlijioa, ezkontza, zigor-zuzenbidea, defentsa). Anarkia norbanakoaren askatasunaren portaera-arauetan oinarritutako gizarte gisa definitzen du, jabetzaren unibertsalizazioak definitutako ekonomia gisa eta sare sozialen bidez egindako antolaketa politiko gisa.[4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • L’Assassinat de Ferrer, 1911.
  • Avant l’heure, 1887.
  • Barbapoux, drama satirikoa bi ekitaldietan, 1901.
  • César, lan satirikoa bi ekitaldietan, s.d.
  • Les Classes sociales au point de vue de l'évolution zoologique, 1907.
  • De la Commune à l'anarchie, 1894.
  • Entre deux amours, 1880 ?
  • Les Forains, 1925.
  • La Grande Grève, roman social, 1905.
  • Les Joyeusetés de l’exil, 1897.
  • Le Nouveau Faust, 1919.
  • Perdu au Maroc, s.d.
  • Philosophie de l'anarchie, 1889.
  • Pierre Vaux ou Les Malheurs d'un instituteur, s.d.
  • Prison fin-de-siècle. Souvenirs de Pélagie.
  • Révolution chrétienne et révolution sociale1891.
  • Ernest Gegout eta Théophile Alexandre Steinlen-ekin batera, Prison fin de siècle. Souvenirs de Pélagie, Cœuvres-et-Valsery, Ressouvenances, 1999, 1891ko edizioaren faksimila, ISBN|2-904429-95-6.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]