Charles Péguy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Charles Péguy
Charles peguy.jpg
Bizitza
Jaiotza Orléans1873ko urtarrilaren 7a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Villeroy1914ko irailaren 5a (41 urte)
Hobiratze lekua Q20819675
Hezkuntza
Heziketa École normale supérieure
Lycée Lakanal
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, poeta, saiakeragilea, kazetaria, filosofoa, antzerkigilea eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua teniente
Gatazka Lehen Mundu Gerra

Charles Péguy (Orléans, 1873ko urtarrilaren 7a - Villeroy, 1914ko irailaren 5a) frantses idazle eta filosofoa izan zen. Parisko École Normale Supérieure ikastetxean egin zituen ikasketak. Dreyfus kapitainaren alde atera zen Dreyfus aferan, eta sozialismoa bultzatu zuen biziki. 1900ean, Cahiers de la Quinzaine egunkari independentea sortu zuen, Alderdi Sozialistako kideekin izan zituen gorabeheren ondorioz. Frantsesen eta alemaniarren artean borroka pizteko mehatxuak eragina izan zuen Peguyren abertzaletasunean, eta Maurice Barrèsen nazionalismorantz hurbildu zen; aldi berean, Maritain eta Bergson filosofoen eragina izan zuen. Hala, ikasle-garaian galdutako fedea berreskuratu zuen 1908an. Marneko guduan hil zen, Lehen Mundu Gerran, 1914ko irailaren 5ean, gudua hasi eta handik gutxira. De Jean Coste (1902), Notre patrie (1905, Gure sorterria), Victor-Marie, comte Hugo (1911), Argent (1913, Dirua), Note sur M. Bergson et la philosophie bergsonienne (1914, M. Bergson eta filosofia bergsoniarrari buruzko oharra) dira prosaz idatzitako obra nagusiak; Mystère de la charité de Jeanne d´Arc (1910, Joana Arc-ekoaren karitatearen misterioa), Le Porche du mystère de la deuxième vertu (1911, Bigarren bertutearen misterioaren atea), La Tapisserie de Notre-Dame (1913, Ama Birjinaren tapizeria), Eve (1913, Eba) dira aipagarrienak poesian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Péguy Aldatu lotura Wikidatan