Charles Rennie Mackintosh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Rennie Mackintosh

Bizitza
JaiotzaTownhead1868ko ekainaren 7a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaGlasgow
HeriotzaLondres1928ko abenduaren 10a (60 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tongue cancer (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Margaret MacDonald Mackintosh  (1900 -
Hezkuntza
HeziketaGlasgow School of Art (en) Itzuli
Allan Glen's School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, margolaria, diseinatzailea, eskultorea, barrualdeen dekoratzailea, handicrafter (en) Itzuli eta artista grafikoa
Lantokia(k)Glasgow eta Ekialdeko Pirinioak
Lan nabarmenak
MugimenduaArts and Craftsa

Musicbrainz: d8c087d3-e0c6-44d1-a300-8306934cdd3c Discogs: 4180471 Find a Grave: 5747391 Edit the value on Wikidata

Charles Rennie Mackintosh (Glasgow, 1868ko ekainaren 7a - Londres, 1928ko abenduaren 10a) arkitekto, dekoratzaile eta diseinatzaile eskoziarra izan zen. Arrazionalismoaren bultzatzaile nagusietakoa, bere herriko modernismoak izan zuen artista nagusietakoa izan zen. The Four taldea osatu zuen beste hiru ikaskiderekin.

Hamasei urterekin, oinarrizko ikasketak amaituta, lanean hasi zen John Hutchinson arkitektoaren bulegoan, eta Glasgowko Arte Eskolan ikasten, gauez. 1889an Honeyman & Keppie eraikuntza-enpresan hasi zen lanean, marrazkilari gisa. Garai hartan zenbait sari irabazi zuen, eta atzerrira joateko diru-laguntza lortu zuen.

Lehendabiziko lan garrantzizkoan, The Glasgow Herald egunkariaren egoitzan (1894), akademizismoaren eta gainerako estiloen aginduak alde batera utzi zituen. 1897an Glasgowko Arte Eskolako eraikin berriak egiteko sariketan lehenengo saria atera zuen. Eskola adreiluzko eraikin xume bat da, fatxadak asimetrikoki banatuak, eta leiho handiak dituena. Bloke handi gotor baten itxurarik izan ez zezan, filigranazko apaingarriak jarri zizkion, burdinazko barrez eginak.

Windyhill

Garaitsu hartan etxeen apaintze-lanak egin zituen (1896-1898); Windyhill landetxea egin zuen Kilmacolm-en (1899-1901), eta Hill House etxea Helensburgh-en (1902-1903). Baina altzariak egiten eta barne-dekorazioan nabarmendu zen batez ere Mackintosh. Fritz Waerndorfer-ek Vienara deitu zuen, musika-areto baten apaintze-lanak egitera. 1902an Turingo Nazioarteko Erakustazokan Glasgowko etxe baterako egina zuen oholtza erakutsi zuen, eta Eskoziako pabilioia egin zuen. Haren azken lana Glasgowko Arteko Eskolako Liburutegiaren alde bat izan zen.

1913an Londresa joan zen, eta altzariak eta oihalak diseinatzen aritu zen buru-belarri. 1923az gero Portvendresen bizi izan zen, Frantzian, akuarelak margotzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Rennie Mackintosh Aldatu lotura Wikidatan