Chiyonofuji Mitsugu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Chiyonofuji Mitsugu
Kokonoe.jpg
Bizitza
Jaiotza Hokkaido1955eko ekainaren 1a
Herrialdea  Japonia
Heriotza Tokio2016ko uztailaren 31 (61 urte)
Heriotza modua berezko heriotza pankreako minbizia
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak rikishia
Jasotako sariak

Chiyonofuji Mitsugu (千代の富士 貢?) (Fukushima, Japonia, 1955eko ekainaren 1a - Tokio, Japonia, 2016ko uztailaren 31), Mitsugu Akimoto (秋元 貢 Akimoto Mitsugu?) jaioa, sumolari handia izan zen, yokozuna txapelketa ugari jokaku zituena eta txapelketa asko irabazi zituena, bietan historiako bigarrena. 1'83m-ko garaiera eta 127ko pisua zeukan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955ean jaio zen Fukushima (Hokkaido) hirian. Mitsugu Akimoto (秋元 貢) da bere jaiotza izena. Eskolan kirolari ona zela ikusita 41. yokozuna izan zen Chiyonoyamaren eskolan sartu zen. Debuta egin zuenean 71 kilogramo baino ez zituen pisatzen. 1977an Chonoyama hil egin zen eta 52. yokozuna izan zen Kitanofujik hartu zuen eskola bere gain. Chiyonofuji izena hartu zuen beretzat, Fuji (mendia) eternoa esan nahi du, baina "otsoa" ezizena eman zioten.

1970an hasi zen sumoan eta 1978an lortu zuen maila gorenera iristea. 1979an sorbaldan arazoa izan zuen eta bigarren mailara jaitsi zen. 1981ean ordea yokozuna izatera iritsi zen eta ordura arte dominatzailea izan zen Kitanoumi Toshimitsuren arerio nagusia bilakatu zen. 1988an erretiratu zen arte zenbaki harrigarriak lortu zituen, batez ere kontutan izanik dagoeneko 30 urte bazituela.

Errekorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1045 borroka irabazi zituen, hauetatik 807 makuuchi maila gorenean (2008an gaindituriko errekorra, oraindik historiako bigarrena).
  • 53 borroka jarraian irabazi zituen (2010an gaindituriko errekorra, oraindik historiako bigarrena).
  • 31 txapelketa irabazi zituen (historiako bigarrena).

Erretiratu ostean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991ean erretiratu zen. 1992an izena aldatu zuen Kokonoe bihurtuz eta Kokonoe sumo eskola sortu zuen. 2008an Japoniako Sumo Elkarteko agintarietako bat izan zen baina 2011ean dimititu egin zuen bere eskolako sumolari bat borroka-erosketetan harrapatu zutenean.

Gaur egun Kokonoe eskola sumo eskola prestigiotsuenetakoa da.