Conan detektibea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Detective Conan logo.svg Conan Detektibea
Detective Conan logo.svg
Jatorria
Egilea Gosho Aoyama
Argitaratze-data 1996
Jatorrizko izenburua 名探偵コナン
Jatorrizko hizkuntza japoniera
Jatorrizko herrialdea Japonia
Ilustratzailea Gosho Aoyama
Argitaletxea Shogakukan
Atalak 974
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia-dramazko anime eta manga, Misteriozko anime eta manga eta detektibe-fizkioa
Zatiak 90 liburuki eta 970 kapitulu
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Nippon TV logo 2014.svg Nippon Television
Hasiera-data 1994ko urtarrilaren 5a
Fikzioa
Kanpo estekak
conan-portal.com

Conan Detektibea (名探偵コナン Meitantei Konan) Gosho Aoyamak idatzi eta marrazturiko manga saila da. Manga 1994an hasi zen argitaratzen, Japoniako Shogan Shonen Sunday astekarian, Shogakukan argitaletxearen eskutik. Gaur arte Tankōbon deituriko 98 errekopilazio liburuki argitaratu dira. Geroago, TMS Entertainment estudioek ekoitzitako anime sail batera egokitu zen eta Yomiuri TVn transmititzen da 1996tik. Sailak 23 animaziozko film, hainbat OVA, irudi errealean grabatutako telesail bat, hainbat bideo-joko eta merchandising produktu ugari sortu ditu.

Euskal Herrian EITBk igorri izan du animea, ETB1 eta ETB3 kateetan. 105 kapitulu itzuli dira euskarara, Japoniako 99 kapitulu izango liratekeelarik. 2 film ere itzuli dira euskarara.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Shinichi Kudo, bigarren hezkuntzako ikaslea, Japoniako detektibe gazte ospetsuena da. Egun batean bere lagun min Ran Mourirekin jolas-parke batera joan zen, baina Shinichi Ranengandik pixkat aldendu zenean, beltzez jantzitako bi gizon misteriotsuk kordea galarazi eta APTX 4869 pozoina eman zioten, bera hiltzeko asmoarekin. Hala ere, pozoiak ustekabeko eragina izan zuen: Shinichiren gorpua 7 urteko haur batena bihurtu zen.

Gazteak Conan Edogawa izena hartu zuen, bere nortasuna ezkutatuz, gertukoak babestu ahal izateko. Ranekin, eta bere aita den Kogoro Mouri detektibearekin, joan zen bizitzera. Bietako batek ere ez daki Conan benetan Shinichi dela, eta honek bere sekretua erabili ohi du, inork jakin gabe, Mouriren kasuak argitzeko.

Bere benetako nortasuna ezagutzen duten bakarrak Asmazak Profesorea, Heiji Hattori, Ai Haibara, Yusaku eta Yukiko Kudo eta Vermouth, Beltzezko Gizonen Erakundeko kidea, dira.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Shinichi Kudo / Conan Edogawa: Istorioaren protagonista da. Shinichi 17 urteko gaztea den arren 6-7 urteko haur bilakatu da APTX 4869 drogaren eraginez. Conan Edogawa izena Sir Arthur Conan Doyle eta Rampo Edogawa egileengatik aukeratu zuen. Bere gurasoak Yusaku Kudo idazlea eta Yukiko Kudo aktorea dira. Ranetaz maitemindurik dago, eta haur bilakatu zenetik bere etxean bizi da, honen aita den Kogoro Mouri detektibearekin batera. Nortasun berriarekin Lehen Hezkuntzako ikastetxe batera joaten hasten da, bertan Ayumi, Genta eta Mitsushikoren laguna bilakatzen delarik. Bere lehengo bizitza berreskuratu bitartean Kogororen kasuak ebazteaz arduratzen da. Horretarako Asmazak profesorearen asmakizun ugari erabiltzen ditu.
  • Ran Mouri: Shinichirekin batera saileko protagonista den 17 urteko gaztea da. Shinichi bere haurtzaroko laguna da eta berataz maitemindurik dago. Normalean, bere aita Kogoro Mouriri eta Conani laguntzen die hilketa, suizidio, krimen eta abarretan. Karate egiten du, eskolako taldeko kapitaina eta maila erregionaleko txapelduna delarik. Behin baino gehiagotan susmatu du Conan benetan Shinichi dela, baina ume bat baino ez dela pentsatuz amaitzen du beti.
  • Kogoro Mouri: Detektibe pribatu bat da, Ranen aita eta Eri Kisaki abokatu ospetsuaren senar ohia. Tabakoa, alkohola, zaldi lasterketak eta Yoko Okinoren kontzertuak gustuko ditu. Conan bere etxera joaten denean, bere detektibe ospea asko hazten da, detektibe lokartuaren ezizena irabaziz. Detektibe lanak egiteko adimenik ez duela dirudien arren, iraganean polizia bikaina izan zen. Adimen handia eta bere ingurukoen kasuak ebazteko gaitasuna erakutsi izan du, normalean bere onena ematen ez duela erakutsiz.

Bigarren mailakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kaito Kuroba: Kaito Kid bitxi lapur ospetsuaren benetako nortasuna da. 17 urteko nerabea da, eta bigarren hezkuntzako bigarren urtea egiten ari da Ekoda eskolan. Talentu intelektual eta fisiko ugari dituen azti handitzat hartzen da, erakargarritasun fisiko eta emakumeak konkistatzeko gaitasun handia izateaz gain. Aoko Nakamori bere haurtzaroko lagunataz maiteminduta dago.
  • Asmazak doktorea: Shinichiren etxearen ondoan bizi den asmatzailea da. Bera izan zen lehena Conanen nortasuna jakiten. Conani kasuak ebazten laguntzen dio, zenbait asmakizun eskainiz. Ai Haibara bere etxean bizi da.
  • Ai Haibara: APTX 4869 pozoinaren sortzailea eta Beltzezko Gizonen Erakundetik datorren zientzialaria, bere benetako izena Shiho Miyano da eta 18 urte ditu. Erakundean Sherry bezala ezagutzen zuten. Ginek bere arreba zen Akemi Miyano hil ondoren, APTX 4869a hartzea erabakitzen du, bere buruaz beste egingo zuela pentsatuz, erakundeak, lan gehiago egin nahi ez zuenez, giltzapetu egin baitzuen. Hala ere Shinichi Kudori gertatu bezala, gaztetu egin zen. Sailaren zati batzuetan, Shinichi Kudok erakartzen duela ikus daiteke. Asmazak profesorearekin bizi da eta aita-alaba harreman berezi samarra dute.
  • Heiji Hattori: 17 urteko detektibe gaztea da, Osakakoa. Bere herrian, Shinichik Tokion duen ospe bera du, "Mendebaldeko detektibe handia" ezizena irabazi duelarik. Conanekin pare bat aldiz egon ondoren, bere benetako nortasuna asmatzen du. Denborarekin, bere lagun handia bihurtzen da. Bere lagunik onena Kazuha Tomaya da, txikitatik ezagutzen du eta berataz maiteminduta dago. Hattorik gaitasun intelektual eta burutsu handiak ditu, kendo praktikatzaile handia izateaz gain.
  • Yusaku Kudo: Yusaku Shinichiren aita da, eta, Yukiko emaztearekin batera, Conan Edogawaren sekretua dakiten gutxietako bat. Mundu osoan ospea duen eleberrigilea da. Oso adimentsua da eta sarri poliziarekin batera egin du lan kasu zailak ebazten.
  • Yukiko Kudo: Yukiko Shinichiren ama da, eta, Yusaku senarrarekin batera, Conan Edogawaren sekretua dakiten gutxietako bat. Behin aktore ospetsu bat izan zen, baina Yusakurekin ezkondu ondoren erretiratu egin zen. Mozorrotzeko gaitasun handia du.
  • Megure inspektorea: Polizia inspektore bat da, Tokioko Polizia Metropolitarraren Lehen Dibisiokoa. Harreman ona dauka Shinichirekin, kasu askotan laguntza handia suposatu diola onartuz. Bestalde, ez dio errespetu handirik Kogororori, eta hau madarikazioren baten pean egon daitekeela uste du, Kogoro agertzen den bakoitzean, gertu hilketa kasuren bat gertatzen baita. Conan eta beste haurrei ez die kasu gehiegi egiten, molestia bat direla pentsatzen baitu.
  • Sonoko Suzuki: Ranen lagunik onena da, eta Makoto Kyogokuren neska-laguna, berarekin distantzia luzeko harreman batean aurkitzen delarik. Familia dirudun baten alaba da. Conanek, kasu batzuk ebatzi ahal izateko bere erloju anestesiatzailearekin lokartu behar izaten du. Hori dela eta, Sonokok bigarren hezkuntzako detektibe handitzat du bere burua, "Sonoko dedukzioen Erregina" ezizena hartu duelarik.
  • Ayumi Yoshida: Teitan ikastetxeko lehen hezkuntzan ikasten duen lehen mailako ikaslea da. Conanetaz maiteminduta dago, eta Detektibe Gazteen Ligako kidea da.
  • Genta Kojima: Lehen Hezkuntzako 1. B mailako ikaslea eta Detektibe Gazteen Ligako kidea da. Ez da oso azkarra, baina bai indartsua, eta hori garrantzitsua da Ligarentzat, Ligak sarri ezaugarri horren beharra baitu kasuak ebazteko. Ayumi Yoshidataz maiteminduta dago.
  • Mitsuhiko Tsuburaya: Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikaslea eta Detektibe Gazteen Ligako kidea da. Hasieran Ayumi gustatzen zaio, baina Ai ezagutu ostean hori aldatu egiten da. Arreba bat du, kapitulu batean bakarrik agertzen dena, eta familia aberats batekoa da. Batzuetan inbidia dio Conani bere adimenagatik.
  • Wataru Takagi: Polizia ofizial eta Tokioko Barrutiko Polizia Metropolitarreko Ikerketa Kriminaleko Lehen Dibisioko detektibe bat da. Conanen dedukzioetan konfiantza duen ofizial bakarrenetakoa da.
  • Eri Kisaki: Ranen ama eta Kogororen emazte ohia da. Abokatu modura egiten du lan, munduko onenetako bat delarik bere ofizioan. Oso pertsona adimentsua da, eta gainera judo egiten daki.
  • Gin eta Vodka: Beltzezko Gizonen Erakundeko bi kide dira. Hauek izan ziren Shinichiri APTX 4869 pozoina eman ziotenak. Gin da bien artean kargu altuena duena.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal zenbaketa ordu erdiko iraupeneko pasarteetan banatzen da. 105 izan dira euskaraz bikoiztutako atalak (Japoniako 99):

  • 001- Mende honetako detektiberik ospetsuena
  • 002- Detektibe ospetsua umeturik
  • 003- Kontuz telebistako izarrekin
  • 004- Kodea: arrain distiratsua
  • 005- Leherketa bala trenean
  • 006- Hilketa San Valentin egunean
  • 007- Opari! Mehatxua hilero
  • 008- Hilketa arte museoan
  • 009- Udaberri festako hilketa
  • 010- Xantaia futbol jokalariari
  • 011- Hilketa Beethovenen ilargiarte argitan (1)
  • 012- Hilketa Beethovenen ilargiarte argitan (2)
  • 013- Ayumiren bahiketa
  • 014- Aztarna faltsuen atzetik
  • 015- Tiroketa mezu kodetua
  • 016- Desagertutako gorpua
  • 017- Bildumazalearen hilketa 
  • 018- Lapurreta saltoki gunean
  • 019- Ezkontza egun iluna
  • 020- Hilketa igogailuan
  • 021- Hilketa etxe sorginduan
  • 022- Hilketa zine izarren taldean
  • 023- Hilketa luxuzko transatlantikoan (1)
  • 024- Hilketa luxuzko transatlantikoan (2)
  • 025- Amnesia gaixo ederraren misterioa
  • 026- Erreskate faltsua alabaren bahiketan
  • 027- John eta hilketa kasua
  • 028- Hilketa Kogororen lagunartean (1)
  • 029- Hilketa Kogororen lagunartean (2)
  • 030- Konputagailu bidezko hilketa
  • 031- Hilketa eta koartada
  • 032- Hilketa telebistako estudioan
  • 033- Hilketa kafetegian
  • 034- Detektibe Gazte taldea nagusi
  • 035- Mendiko etxeko hilketa eta gizon misteritsua (1)
  • 036- Mendiko etxeko hilketa eta gizon misteritsua (2)
  • 037- Asteleheneko zazpi eta erdietako hilketaren kasua
  • 038- Eguberriko kaktusa eta mendekua
  • 039- Suaren ospakizunetako hilketa
  • 040- Etxe aberatseko alabaren hilketa (1)
  • 041- Etxe aberatseko alabaren hilketa (2)
  • 042- Txapelketako bandera urratua
  • 043- Karaokeko hilketa
  • 044- Conan bahituta
  • 045- Hotta familiako hilketak
  • 046- Hilketa makilatua
  • 047- Hilketa mendiko etxean
  • 048- Kiroldegiko hilketa
  • 049- Diplomatikoaren hilketa (1)
  • 050- Diplomatikoaren hilketa (2)
  • 051- Hilketa liburutegian
  • 052- Golfa eta hilketak
  • 053- Lainoarteko Iratxoaren hilketak (1)
  • 054- Lainoarteko Iratxoaren hilketak (2)
  • 055- Arma ezezagunaren kasua
  • 056- Hilketa kasinoan
  • 057- Treneko hilketa
  • 058- Ilargi arraina eta hilketa misteriotsua
  • 059- Holmes-en omenaldiko hilketa (1)
  • 060- Holmes-en omenaldiko hilketa (2)
  • 061- Hilketa erosketa jolas egunean
  • 062- Marrazkilariaren hilketa
  • 063- Ontzi mamuko hilketak (1)
  • 064- Ontzi mamuko hilketak (2)
  • 065- Gomera mamuaren hilketak
  • 066- Hilketa eta hiru hatz-marka
  • 067- Bahiketa karramarroekin eta balearekin
  • 068- Kale iluneko hilketa
  • 069- Aktorearen hilketa
  • 070- Itzalpeko Baroiaren hilketak (1)
  • 071- Itzalpeko Baroiaren hilketak (2)
  • 072- Itzalpeko Baroiaren hilketak (3)
  • 073- Jazarlearen hilketa
  • 074- Hiru anaien kasua
  • 075- Misterioa itsaspeko kobazuloan
  • 076- Herioren misterioa
  • 077- Bankuko presidentearen hilketa
  • 078- Conan Katalapur Gaztearen kontra (1)
  • 079- Conan Katalapur Gaztearen kontra (2)
  • 080- Hilketa misteriotsuak familia ezagunean (1)
  • 081- Hilketa misteriotsuak familia ezagunean (2)
  • 082- Hilketa banku lapurretan
  • 083- Artista arlotearen hilketa
  • 084- Artista ospetsuen bahiketa (1)
  • 085- Artista ospetsuen bahiketa (2)
  • 086- Hilketa ospitale nagusian
  • 087- Mendiko aterpetxeko hilketak (1)
  • 088- Mendiko aterpetxeko hilketak (2)
  • 089- Bila dezagun bahitzailea!
  • 090- Kurriloak maite zituen gizonaren hilketa
  • 091- Drakularen gazteluko hilketa (1)
  • 092- Drakularen gazteluko hilketa (2)
  • 093- Hilketaren lore usain goxoa
  • 094- Hospitaleko lapurra
  • 095- Izua mendiko bideetan (1)
  • 096- Izua mendiko bideetan (2)
  • 097- Elurretako anderearen kondaira
  • 098- Kogororen hitzordua eta hilketa
  • 099- Bi misterio ikaragarri! (1)
  • 100- Bi misterio ikaragarri! (2)
  • 101- Bi misterio ikaragarri! (3)
  • 102- Bi misterio ikaragarri! (4)
  • 103- Agur egiteko ardoa
  • 104- Zeramista ospetsuaren etxeko hilketa (1)
  • 105- Zeramista ospetsuaren etxeko hilketa (2)

Bikoizketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bikoiztetxea: Edertrack / Mixer Bilbao
  • Zuzendaria: Jesus Eguskiza, Teresa Eguskiza
Pertsonaia Euskal bikoizlea Japoniar ahotsa
Shinichi Kudo Xebe Atencia Kappei Yamaguchi
Conan Edogawa Xebe Atencia Minami Takayama
Ran Mouri Monica Erdocia Wakana Yamazaki
Kogoro Mouri Xeberri / Felix Arkarazo Akira Kamiya
Sonoko Suzuki Ana Bego Egileor / Belen Oskoz Naoko Matsui
Ayumi Yoshida Jaione Insausti Yukiko Iwai
Genta Kojima Beñat Narbaiza / Peio Artexte Wataru Takagi
Mitsuhiko Tsuburaya Maribel Legarreta / Eba Ojanguren Ikue Otani
Asmazak Profesorea Eduardo Gorriño Kenichi Ogata
Megure Inspektorea Jabi Pombo Furin Cha
Wataru Takagi Jon Goiri Wataru Takagi
Gin Kepa Cueto / Beñat Nerzaba Yukitoshi Hori
Vodka Felix Arkarazo / Kepa Cueto Fumihiko Takichi
Heiji Hattori Iker Diaz Ryo Horikawa
Kaito Kid Xabier Alkiza Kappei Yamaguchi
Yusaku Kudo Kepa Cueto Hideyuki Tanaka
Yukiko Kudo Sumi Shimamoto
Eri Kisaki Gara Takashima
Ai Haibara Maribel Legarreta Megumi Hayashibara

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonian existitzen diren 20 filmeetatik, 5. eta 6. filmak euskaraz bikoiztu eta ETBn estreinatu ziren.

  • Conan Detektibea: Atzerakontua Zerura Bidean (Tengoku e no Count Down)
  • Conan Detektibea: Baker Street-eko mamua (Beikā Sutorīto no Bōrei)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]