Krustazeo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Crustacea» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Krustazeo
Kanbriar ertaina-gaur egun

Crustacea.jpg
Krustazeo ezberdinen irudiak
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
Subfiluma Crustacea
Brünnich, 1772
Azpiklaseak
Datu orokorrak
Iturria itsaski

Krustazeoak edo oskoldunak Arthropoda filumeko azpifilume bat osatzen duten animaliak dira.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun honako sailkapen hau proposatzen da krustazeoentzat[1]:

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Homarus americanus edo otarrain amerikarra

Itsaski gehienak klase honetakoak dira: karramarroak, izkirak, ostrakodoak... Euren gorputza 3 zati ezberdinetan banatuta dute: abdomena, toraxa eta burua. Kanpo eskeletua dute eta brankeak. Gehienak itsastarrak dira eta marea artean bizi ohi dira. Baina badaude ur gezatakoak eta baita lehortarrak ere[2]. Gazteak direnean nauplius izeneko larba osatzen dute. Buruan dituzten apendize kopuruaren arabera banatzen dira krustazeoak. Askok lau antena pare dituzte buruan, begi handiak euren buruari itsasiak eta euren atzean barailak izaten dituzte janaria murtxikatzeko. Euren atzean bi maxila dituzte laguntzeko.

Toraxean oinez egiteko hankak dituzte eta askok hagin edo pintzak dituzte hemen ere[3]. Abdomenean beste apendize pare batzuk dituzte eta emeek hauek arraultzak heltzeko erabiltzen dituzte.

Tamaina aldakorra da oso, 100 μm eta 4 metro arteko beso-luzera izanik (handiena Japoniako Macrocheira kaempferi da)[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. J. W. Martin & G. E. Davis "An Updated Classification of the Recent Crustacea"
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
  3. Armengol, J. et al. (1986) "Artròpodes (I). Història Natural dels Països Catalans, 9". Enciclopèdia Catalana, S. A., Bartzelona, ISBN 84-85194-84-5
  4. Brusca, R. C. & Brusca, G. J., (2005) "Invertebrados", McGraw-Hill-Interamericana, Madrid ISBN 0-87893-097-3
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Crustacea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Krustazeo Aldatu lotura Wikidatan