Daniela Albizu
Daniela Albizu | |
---|---|
Bizitza | |
Izen osoa | Daniela Albizu Berasategi |
Jaiotza | Urruña, 1936ko maiatzaren 23a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | 2015eko otsailaren 26a (78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea eta idazlea |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 926 |
Daniela Albizu Berasategi (Urruña, Lapurdi, 1936ko maiatzaren 23a - 2015eko otsailaren 26a) irakaslea eta euskal idazlea izan zen. Donibane Lohizuneko Ravel ikastetxean eta Hendaiako Irandatz izenekoan luzaz ibilia. Bizitza guztia eman zuen euskararen eta euskal kulturaren alde. Urruñako herriko etxean zinegotzi izan zen, Herritarrak mugimendu abertzalearen izenean. Artikulugintzan, kulturgintzan eta itzulpengintzan lan ugari plazaratu ditu. Lapurdiko Gure Irratian irratsaio aunitz egina da. Elkarrin ibilia da bakegintzan lagundu nahian, bai eta Ikas elkartean ere, euskararen irakaskuntza eta pedagogia bultzatzeko asmoz. Aipaturiko elkartean lehendakaria izan zen zenbait urtez.
Hasiera-hasieratik euskara baturanzko bidea jorratu zuen. Hori dela eta, euskal aditz batuaren aldeko apustua egin zuen. Lexikoa eta erramoldeak, berriz, lapurtera bizi-bizitik hartzen zituen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ama, Nizeta Berasategi Mintegi, gipuzkoarra zuen, Idiazabalgo Urtsuaran auzokoa; aita, berriz, Leon Albizu Perez de San Roman, arabarra, Ilarduia herrikoa. Aitak, Espainiak hartara deituta, Marokoren aurkako gerrara joan beharra saihesteko jo zuten Ipar Euskal Herrira.[1]
Hego Euskal Herriko iheslari bat etxean aterpetzeagatik, frantses poliziek atxilotu zuten eta Fleury Mérogis presondegira eraman. Han bi hilabete egin zituen. 2009. urtean Alkartasuna Fundazioak Euskal Herriaren alde egindako lan bikainaren saria eman zion eta 2011n Herritarrak mugimendukoek omenalditxoa egin zioten Urruñak ezagutu duen lehen zinegotzi abertzaleari. 2015eko otsailaren 26an zendu zen.
Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hiru uhainak, 1979. Elkar. Ipuin zahar baten moldapena.
- Lau sasoi, lau ipui, 2003. Maiatz. Lau ipuinen bilduma.
- Ilargi eta hontz sorginen ipuinak, 2006. Pyrémonde. Ipuin bilduma. Fred Forten liburua, frantsesetik itzulia.
- Iturri-aldeko nere leihotik, 2011. Maiatz. Literatur lanen bilduma.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Juan Luis ZABALA: «Euskarari emandako bizitza bat», Berria, 2015-02-27.
- Goizeder Taberna: Daniela Albizu zendu da.[1]
- Joseba Aurkenerena: Adiorik ez, Albizu Anderea.[2]
- Mediabask: Daniela Albizu s`en est allée [3]
- Auxtin Zamora: Daniela Albizu oroitzaPENETAN [4]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Joseba Aurkenerena: «Daniela Albisu, Urruñako idazle sutsua»[Betiko hautsitako esteka], Karmel, 2011.
- Joseba Aurkenerena: Daniela Albizu, Lapurdiko euskal erroak.[5],Zuzeu, 2020.
- Kazeta.info: Omenaldi hunkigarria Urruñan [6][Betiko hautsitako esteka]
- Alkartasuna Fundazioaren saria - 2009: http://www.alkartasunafundazioa.org/wp-content/uploads/2011/09/Sariak-2009.pdf
- Ikas, kultur elkarte baten adibidea: http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/lankidetzan/21/21029044.pdf
- http://zubitegia.armiarma.eus/?i=926