David Crosby

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Crosby
David Crosby 2019 by Glenn Francis.jpg
(2019)
Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDavid Van Cortlandt Crosby
JaiotzaLos Angeles1941eko abuztuaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Heriotza2023ko urtarrilaren 18a (81 urte)
Familia
AitaFloyd Crosby
AmaAliph Van Cortlandt Whitehead
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaVan Cortlandt family (en) Itzuli
Van Rensselaer family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCate School (en) Itzuli
Santa Barbara City College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, egile abeslaria, abeslaria, aktorea, zinema ekoizlea, musikaria, musikagilea eta kanta-idazlea
Jasotako sariak
KidetzaCrosby & Nash
The Byrds
Crosby, Stills, Nash & Young
The Byrds
Crosby, Stills & Nash
Les Baxter's Balladeers
Genero artistikoarock
folk rock
country rock
jazz fusion (en) Itzuli
Musika instrumentuagitarra
biolina
pianoa
12-string guitar (en) Itzuli
panderoa
ahotsa
DiskoetxeaAtlantic Records
A&M Records (en) Itzuli
Rhino

davidcrosby.com
IMDB: nm0004849 Facebook: OfficialDavidCrosby Twitter: thedavidcrosby Instagram: thedavidcrosby MySpace: davidcrosby Youtube: UCqeip_y4vuxmXnzzD_5vfrg Spotify: 59zdhVoWxSoHMc74n098Re iTunes: 26431 Last fm: David+Crosby Musicbrainz: e90f9815-221d-4e10-8675-e75c07988113 Songkick: 15992 Discogs: 253966 Allmusic: mn0000644880 Deezer: 5659 Edit the value on Wikidata

David Van Cortland Crosby (Los Angeles, 1941eko abuztuaren 14a - Seattle, 2023ko urtarrilaren 18a) estatubatuar folk-rock musikari, gitarrista eta abeslaria izan zen. The Byrds eta Crosby, Stills, Nash & Young taldeetako kide sortzailea izan zen. Talde horiekin egindako lanek bi aldiz eraman zuten Rock and Roll Hall of Famera.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David Van Cortlandt Crosby Los Angelesen jaio zen, 1941eko abuztuaren 14an. Aktore izan nahi zuen gaztetxotan; 20 urterekin heldu zion gitarra jotzeko grinak, eta folk talde batean jotzen hasi zen, 1960ko urteetan AEBetako mendebaldeko kosta zeharkatzen zuen soinu eta giro berriak hauspoturik.[1]

Giro bizi hartan sortu zuen The Byrds taldea, Roger McGuinn, Gene Clark, Chris Hillman eta Michael Clarkerekin batera. 1965ean kaleratu zuten beren aurreneko diskoa, Mr. Tambourine Man, folk kanten bertsio disko bat, nagusiki, Bob Dylanek ondutako pieza batzuk biltzen zituena, baita Clark taldekideak sortutako edo moldatutako beste batzuk ere. Taldeak arrakasta handia izan zuen.[1]

1960ko hamarkadaren bigarren erdian, eragin handia izan zuten rock psikodelikoaren sorreran, Fifth Dimension (1966), Younger Than Yesterday (1967) eta The Notorious Byrd Brothers (1968) diskoen bidez.[1] The Byrdsen lehenbiziko bost diskoetan parte hartu zuen. Izan ere, barne tirabirak zirela-eta, taldetik bota zuten, 1967ko Montereyko Pop Jaialdian Buffalo Springfieldekin jo zuelako aitzakia jarrita.[2]

1969an, disko bat atera zuen Stephen Stillsekin eta Graham Nashekin batera, azalean haien abizenak soilik zeramatzana, eta lau milioi ale baino gehiago saldu zituzten. Handik urtebetera, Neil Youngekin laukotea osatu zuten, Atlantic Records zigiluaren bultzadarekin. Halaxe sortu zen Crosby, Stills, Nash & Young (CSNY) talde entzutetsua. Jatorrizko Woodstock jaialdian jo zuten, besteak beste. Déjà vu (1970) izan zen elkarrekin kaleratu zuten lehen lana, eta hippyen garaiko disko ikoniko bihurtu zen denbora gutxian.[1]

1971n atera zuen bere bakarkako lehenbiziko diskoa, If I Could Only Remember My Name. Ordutik, bakarka aritu zen maiz, eta hainbat kolaborazio ere egin zituen. Ibilbidean erakutsitako errebeldiak ere atentzioa eman zuen zenbait alditan; sutsuki defendatu zituen mugimendu kontrakultural batzuk, eta 1982an espetxeratu egin zuten, drogak eta armak edukitzeagatik. Bost hilabete eman zituen kartzelan.[1]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1971: If I Could Only Remember My Name (Atlantic)
  • 1989: Oh, Yes I Can! (Atlantic)
  • 1993: Thousand Roads (Atlantic)
  • 2014: Croz (Blue Castle)
  • 2016: Lighthouse (Ground UP)
  • 2017: Sky Trails (BMG Music)
  • 2018: Here If You Listen, Michael League, Becca Stevens eta Michelle Willisekin (BMG Music)
  • 2021: For Free (BMG Music)

Zuzeneko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1995: It's All Coming Back to Me Now... (Atlantic)
  • 1996: King Biscuit Flower Hour (King Biscuit)
  • 2022: David Crosby & The Lighthouse Band Live at the Capitol Theatre (BMG Music)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Rey Gorraiz, Uxue, Imaz, Andoni. David Crosby folk-rock gitarrista hil da, 81 urterekin. Berria, 2023ko urtarrilak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).
  2. Beauregard, Luis Pablo. Muere David Crosby, leyenda del folk-rock, a los 81 años. El Pais, 2023ko urtarrilak 20, elpais.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]