Deabruaren zubia (Saint-Jean-de-Fos)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Deabruaren zubia1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Pont-del-Diable-1.jpg

Deabruaren zubia

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv, vi
Erreferentzia 868
Kokalekua  Frantzia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Koordenatuak 43° 42′ 27″ N, 3° 33′ 27″ E / 43.70750°N,3.55750°E / 43.70750; 3.55750Koordenatuak: 43° 42′ 27″ N, 3° 33′ 27″ E / 43.70750°N,3.55750°E / 43.70750; 3.55750
Izen ematea 1998 (XXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Deabruaren zubia Frantziako Saint-Jean-de-Fos (Languedoc-Roussillon) herrian dagoen harrizko eraikuntza erromanikoa da. Zubiak bi arku ditu. 65 metroko luzera du, lau zabalerakoa eta 18 metro garaiera.[1]

Lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herault ibaiaren arroilen gainean eraikia, Anianetik lau kilometro iparmendebaldean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako zubi zaharrenetariko bat da. Zubia XI. mendean egin zen eta bi abadien itunaren ondorioa izan zen, Anianeko abadia eta Saint-Guilhem-le-Déserteko abadia artekoa; horrela dago jasota Gelloneko kartularioan. 1770 inguruan zubia aldatu zen, zabalera eta garaiera handiago emateko. 1935ko apirilaren 5ean Frantziako Kultura Ministerioak Frantziako Monumentu Historiko izendatu zuen. 1998tik, bestetik, Frantziako Donejakuen Bideekin batera Gizateriaren Ondarea bezala sailkatua izan zen, 868-033 zenbakiarekin.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubiarekin lotuta horrelako eraikinetan ohiko kondaira bat aurkitu dugu. Zubia altxatzerakoan, gizonek egunean zehar eraikitakoa gauean deabruak botzatzen zuen. Egun batean, gizonezkoek deabruarekin hitzarmena lotu zuten: deabruak zubia eraikitzen utziko zien baina, horren truke, deabruak bertatik igaroko zuen lehen arima hartuko luke. Gizonek zubia eraiki zuten baina, behin bukatuez gero, inork ez zuen deabruari arima eman nahi. Hau engainatzen saiatu ziren, zakur bat zubia igaro arazten. Erabat haserretuta, deabrua, orduan, zubia botatzen saiatu zen, lortu gabe. Azkenik, etsituta, zubitik bere burua bota zuen eta hortik dator toponimoa.

Atzean zubi berria ikus daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deabruaren zubia (Saint-Jean-de-Fos)