Dennis Ritchie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dennis Ritchie
Dennis Ritchie 2011.jpg
Bizitza
Jaiotza Bronxville (New York)1941eko irailaren 9a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Berkeley Heights2011ko urriaren 12a (70 urte)
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak informatikaria, Programatzailea eta idazlea
Enplegatzailea(k) Bell Labs
Lan nabarmenak C++
Jasotako sariak

Dennis MacAlistair Ritchie (Bronxville, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1941eko irailaren 9a - Berkeley Heights, New Jersey, Ameriketako Estatu Batuak, 2011ko urriaren 12a) fisikaria izan zen, Unix sistema eragilearen garapenean kolaboratu eta C programazio lengoaia sortu zuena. Azken honi buruz, Brian W. Kernighanekin batera C programazio lengoaia informatika arloko klasiko famatua idatzi zuen.

Turing saria jaso zuen 1983an bere sistema orokorren eragilearen teoriagatik eta bere Unix sistema bat ezartzeagatik eta garatzeagatik. 1998an jaso zuen Amerikako Estatu Batuetako Teknologiaren Domina Nazionala. 2007an, erretiratu zen Sistemaren Software Ikerketa Sailen buru izanik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bronxvillen (New York) jaio zen 1941eko irailaren 9an. Bi titulu irabazi zituen Harvarden, fisikako eta matematika aplikatuko tituluak hain zuzen ere.

1967 urtean Bell laborategietan lan egitera sartu zen eta bertan parte hartu zuen Multics, BCPL, Altran eta B programazio lengoaia garatzeko taldeetan. Lucenten, 9 Planaren, Inferno eta Limbo programazio lengoaia sortzeko ahaleginetan ibili zen.

2011ko urriaren 12an hil zen bere familiaren konpainian. Haren adiskide Robert Pikek eman zuen albistea Google + sare sozialean.

C eta Unix[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ritchie ezaguna da C programazio lengoaiaren sortzailea delako, eta Ken Thompsonekin batera Unix sistema eragilearen sortzaileetako bat delako. Brian Kernighanekin batera, C programazioaren lengoaiaren asmatzaile izan zen; ANSI C agertu arte, lengoaia estandarra.

Ekarpen horiek, Ritchie informatika modernoaren aitzindari garrantzitsua da. C lengoaia erabiltzen da oraindik: aplikazio eta sistema eragileak garatzeko, Java programazio lengoaian eragin handia izan du. Unix sistema eragile modernoen oinarriak, kontzeptuak eta printzipioak garatzeko ere baliagarria da.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • NEC C & C Saria:1979 urtean, Dennis Ritchie eta Ken Thompson, UNIX sistema eragilea garatzeagatik saritu zituzten.
  • Turing saria: 1983an, Ritchie eta Ken Thompson elkarrekin Turing saria jaso zuten sistema eragilearen teoriagatik, eta bereziki UNIX sistema eragilea ezartzeagatik. Ritchiek Turing Sariari buruzko hitzaldiari izenburu hau eman zion: "Software Ikerketari buruzko hausnarketa".
  • IEEE Richard W. Hamming Domina: 1990ean, bai Ritchiek bai Ken Thompsonek IEEE Richard W. Hamming Domina jaso zuten.
  • Teknologiaren Domina Nazionala: 1999ko apirilaren 21ean,Thompsonek eta Ritchiek batera irabazi zuten Teknologiaren Domina Nazionala.
  • Japoniako saria: 2011 urtean, Dennis Ritchiek, Ken Thompsonekin batera, Japoniako saria lortu zuen, UNIX sistema eragilearen garapenaren aitzindari izan zirelako.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dennis Ritchie Aldatu lotura Wikidatan