Diedrich Diederichsen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Diedrich Diederichsen

Diedrich Diederichsen (Hanburgo, 1957ko abuztuaren 15a) idazle, musika kazetari and kultur kritikari alemaniarra da. Artea, politika eta pop kultura zeharkatzen dituen pentsamenduaren alorrean, Alemaniako idazle intelektual nabarmenetakoa da.

Diedrich Diederichsen Hanburgon jaio eta hazi zen, eta bertan egin zuen lan lehen aldiz musika kazetari gisara, Sounds izeneko aldizkarian, hain zuzen 1979tik 1983ra gertatu ziren Punk eta New wave musika mugimenduen leherketen garaian. 1990ko hamarkada arte, Koloniako eragin handiko Spex aldizkarian editore nagusi lanak bete zituen. Behin behineko irakasle lanak ere egin izan ditu, besteak beste Frankfurt am Main, Stuttgart, Pasadena, Offenbach am Main, Gießen, Weimar, Bremen, Viena, St. Louis, Kolonia, Los Angeles edo Gainesville bezalako lekuetan. Zenbait urtez Stuttgart-go Merz akademian irakasten ibili ondotik, 2006an Vienako Arte Ederren Akademiako Arte garaikidearen Teoria, Praktika eta Komunikazio irakasle bihurtu zen.

Diedrich Diederichsenen idatziak argitalpen ugaritan azaldu izan dira, horien artean Texte zur Kunst, Die Zeit, Die Tageszeitung, Der Tagesspiegel, Süddeutsche Zeitung, Theater heute, Artscribe, Artforum edo Frieze bezalako egunkari eta aldizkariak. Bere pentsamolde eta jarreran eragin asko topa daitezke. Bere idatziek Post-estrukturalismoaren, Marxismoaren, Kultur ikasketen, Kazetaritza berriaren, Beat literaturaren, psikoanalisiaren eta situazionismoaren arrastoak erakusten dituzte. Gizarte post-fordistaren subjektibitatearen, identitate politiken eta kultur industrien arteko tentsioak maiz ageri dira bere idatzietan.

Bibliografia aukeratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sexbeat (1985), 2002an berrargitaratua
  • 1500 Schallplatten. 1979–1989 (1989), 2000 Schallplatten. 1979–1999 izenburuarekin berrargitaratua (2000)
  • Freiheit macht arm. Das Leben nach Rock’n’Roll (1993)
  • Politische Korrekturen (1996)
  • Der lange Weg nach Mitte. Der Sound und die Stadt (1999)
  • Musikzimmer. Avantgarde und Alltag (2005)
  • Eigenblutdoping. Selbstverwertung, Künstlerromantik, Partizipation (2008)
  • Kritik des Auges. Texte zur Kunst (2008)
  • On (Surplus) Value in Art. Mehrwert und Kunst. Meerwarde En Kunst (2008)
  • The Sopranos (2012)

Gaztelerara itzulitako zenbait bilduma lan:

  • Personas en Loop (2005)
  • Psicodelia y Ready-Made (2011)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diedrich Diederichsenen orria, Vienako Arte Ederren Akademiaren webgunean