Dmitri Medvedev
Dmitri Anatolievitx Medvedev[1] (errusieraz: Дмитрий Анатольевич Медведев; San Petersburgo, 1965eko irailaren 14a) errusiar politikaria da. 2008-2012 bitartean, Errusiako presidentea izan zen, eta 2012an Vladimir Putinek lehen ministro izendatu zuen[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1987an Leningradeko Estatu Unibertsitatean zuzenbidean graduatu zen. Abokatu lanetan aritu ostean, 1990eko hamarkadan irakasle gisa egin zuen lan. 1991tik 1996ra, Vladimir Putinek zuzendutako San Petersburgoko Udalaren Nazioarteko Harremanen Komitearen lege-aditua izan zen.
2000 eta 2001 bitartean, Errusiako gobernuak kontrolatutako Gazprom gas enpresaren administrazio-kontseiluaren buruzagi karguan jardun zen eta 2005etik 2008ra, Kremlineko lehen ministro-ordea izan zen. 2008tik 2012ra Errusiako presidentea izan zen. 2012ko presidentetzarako hauteskundeetan Vladimir Putin nagusitu ostean[3], Medvedev lehen ministro izendatua izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren 156. araua - Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko
- ↑ Pilar BONET: Putin consuma el enroque político en Moscú Internacional.elpais.com
- ↑ Pilar BONET: Putin vence en las urnas y toma la calle Internacional.elpais.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dmitri Medvedev |
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |