Dmitri Tursunov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dmitri Tursunov
Dmitry Tursunov (14442404263).jpg
Bizitza
Jaiotza Mosku1982ko abenduaren 12a (36 urte)
Herrialdea  Errusia
Bizilekua Mosku
Jarduerak
Jarduerak tenislaria
Tenis
Jokaera eskuina eta bi eskuzko errebes
Bakarka i/g 231–218
Binaka i/g 111–128
 
Pisua 82 kilogramo
Altuera 185 zentimetro
IMDb nm2077918

Dmitri Igorevitx Tursunov (errusieraz: Дми́трий И́горевич Турсу́нов; Mosku, 1982ko abenduaren 12a) Errusiako tenis jokalari profesionala da. Baselinak egiten abila eta bere passing ikusgarriek egiten dute jokalari ona. Tursunov lur-mota azkarretan moldatzen da eta lur-zelaiak ditu gorrotokoen. 2006. urtean 20. postura iristea lortu zuen eta gaur egun postu horren inguruan dabil, ATP-sailkapenaren arabera.

Jackie Chan, Will Ferrell eta Owen Wilson aktoreen jarraitzailea da eta afizioak Elektronika eta Dance musika, lagunak eta karreretako kotxeak dira.

Ibilaldi profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tursunov bere herrialde-kide Marat Safin eta Igor Andreev bezala 12 urte zituenean alde egin zuen Errusiatik bere entrenamenduak serioski hartzeko asmoz. Safin eta Andreev ez bezala, non Valentziara joan ziren, Tursunov AEBetara joan zen eta bertan Maria Sharapovaren adiskide bihurtu zen.

Tenisean bere aita, Igorrek, ingeniaritza nuklearren mantenua ikasitakoa, sartu zuen. 12 urte zituenean Tursunov Kaliforniara lekualdatu zen, Higueras-Gorin Tenis-Akademiara hain zuzen. Bere ama aldiz, Svetlana, kontablea da. Tursunov tenislari profesional bihurtu zen 200. urtean. Bere ibilaldi-profesionalean zehar hainbat lesio izan ditu: Lehenengoa bere lehenengo urtean izan zen eta denboraldiaren 4 hilabete galdu zituen. Hurrengo urtean, 2001ean, Tursunov Boca Ratonen irabazi zuen Jeff Morrison-en aurka, gero Dallasko txapelketa irabazi zuen Justin Bower-en aurka gailenduz finalean. Garrantzi gabeko bi txapelketa hauen ondoren Tursunov bere lehenengo ATP-txapelketara iristea lortu zuen, Menphisera. Bertan final-laurdenetara iristea lortu zuen Kevin Kim, Greg Rusedski eta George Bastl bezalako jokalariak irabaziz, eta bertan, final-laurdenetan txapelketako irabazlearen kontra galdu zuen, Mark Philippoussis-en aurka hain zuzen. Menphiseko txapelketaren ondoren, bizkarreko hezur bat hautsi zuen eta zirkuitu-profesionala utzi behar izan zuen 9 hilabetez.

2003an Tursunov bere lehenengo Grand Slam-ean, AEBetako Openean, sailkatu zen eta bertan, Gustavo Kuerten, 1. postu ohia, eta John van Lottum-en aurkako partiduak irabaziz. 3. fasean kanporatu geratu zen Xavier Malisse-ren aurka galdu zuenean. Garrantzi gabeko hainbat txapelketa irabazi ostean 2003. urtea lehenengo 100en artean bukatu zuen ATP-sailkapenean. Tursunov 4 Grand Slam-etan parte hartu zuen 2004ean, eta Wimbledon izan zen gehien iraun zuena, 3. fasean kanporatua izan zen Carlos Moya-ren eskuz, baina Marat Safin eta Sargis Sargsian bezalako jokalari ospetsuak irabazi ostean.

AEB-tako Openean kanporatua izan ondoren, istripu bat izan zuen eta 7 hilabetez kanpo geratu zen berriro. Bere itzuleran, 2005ean, Wimbledonen 4. fasera iristea lortu zuen, Tim Henman tenislari britainiarrari gailenduz. Partida honen ostean zale britainiarrek jantziak lapurtu zizkioten Tursunoveri, eta hurrengo partida kamiseta arrunt batekin jokatu behar izan zuen. Sebastian Grosjean tenislari frantziarrak irabazi zuen 4. fasean 5 jokoko partida luzean.

Hobetzen hasia zen Tursunov eta Davis Kopan Errusiar taldearekin jokatu zuen final-erdietan Kroaziaren aurka eta bere partida irabaztea lortu zuen Ivo Karlović-en aurka eta berriro ere lehenengo 100en artean bukatu zuen urtea.

2006. oso oparoa izan da Tursunoventzat. Izan ere, bere lehenengo ATP-txapelketa irabaztea lortu zuen Mumbain, Indian, eta final batera iristea lortu zuen, non Los Angelesen Tommy Haasen aurka galdu zuen. Gainera Davis Kopan Errusiarekin jokatzea lortu zuen berriro Richard Gasquet jokalari frantziarra irabaziz, Errusia final-erdietara igarotzen lagunduz, Andy Roddick jokalari amerikarra irabaziz final-erdietan, eta finalean aldiz binakako partida jokatu zuen Marat Safinekin eta bikote argentinarrari gailendu ziren 3 jokoetan bakarrik.

4 Grand Slam-etan emaitza onak lortu zituen gainera.

Azkenik 2007an Perthko Hopman Kopan, Nadia Petrova-rekin batera, Errusia ordezkatu zuten eta irabaztea lortu zuten Anabel Medina Garrigues eta Tommy Robredo bikote espainiarrari bi partidetan irabaziz.

Banaka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb. Data Txapelketa Lur-mota Aurkaria Emaitza
1. Irailak 25, 2006 Mumbai, India Flag of India.svg Gogorra Tomáš Berdych Flag of the Czech Republic.svg 6-3 4-6 7-6(5)

Finalista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb. Data Txapelketa Taldea Lur-mota Aurkaria Emaitza
1. Abenduak 2, 2006 Davis Kopa Errusia Flag of Russia.svg Gogorra Argentina Flag of Argentina.svg 3-1
2. Urtarrilak 5, 2007 Hopman Kopa, Perth Flag of Australia.svg Nadia Petrova Flag of Russia.svg Gogorra Anabel Medina Garrigues - Tommy Robredo Flag of Spain.svg 2-0

Finalista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dmitri Tursunov Aldatu lotura Wikidatan