Tommy Haas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tommy Haas, 2005
Tommy Haas
Jaioterria :  Hamburg (DEU)
Jaiotza-data : 1978ko apirilaren 3an
Bizi-lekua :  Sarasota (Florida) (USA)
Altuera : 1, 87 m
Pisua : 88 kg
Eskua : Eskubia
Errebesa : Esku bakarrez
Profesional-urtea : 1996
Entrenatzailea : Thomas Hogstedt
ATP-Sailkapen onena : 2.ena. (2002ko maitazaren 13an)
Banaka Sariak : 10
Taldeka Sariak : 1
Irabaziak : 7.675.738$

Tommy Haas Alemaniako tenislaria da. ATP-sailkapenean 11. postuan dago, baina 2002an 2. postura iristea lortu zuen. Tenislari onen afizioak zinea, musika, golfa, NBA, ur-kirolak, mahai-tenisa eta abiadura handiko kotxeak dira.


Ibilaldi profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haas txiki-txikitatik hasi zen tenisean, 2 urte t'erdirekin jada hasia zen raketa txiki batekin tenis-pilotak bere aitari botatzen. Bere aitak, semeak talentua zeukala ikusterakoan, zeukan diru-kopuru guztia gastatu zuen bere semeari entrenatzaile on bat ordaintzeko. Apustua ez zitzaion batere gaizki atera, izan ere 5 urte beteak zituela, bere lehenengo txapelketa irabazi zuen bere jaioterrian, Hamburgen. Gutxinaka txapelketak irabazten joan zen eta 13 urte zituenean jada Austria, Alemania eta Europako txapelketak irabaziak zituen bigarrengo aldiz. Nick Bollettieri-k bere talentua ikusterakoan dohain utzi zion bere Floridako akademian sartzen. Beraz, 13 urterekin eta ingelesa ikasi gabe, Haas AEB-tara joan zen, serioski entrenatzen hasteko asmoz. 1996an, Haas jokalari profesionala bihurtu zuen eta gorako ibilbidea hartu zuen urte gutxitan izan ere bi urteren buruan bere lehenengo ATP-saria irabazi zuen eta Open Australiarrean semi-finaletara iritsia zen. 2000. urtean zilarrezko domina irabazi zuen Sidney-ko joko olinpikoetan. 2001 eta 2002 urteak oparoak izan ziren tenislariarentzat, izan ere lehenengo urtean 4 ATP-sari irabazi zituen eta 2002. urtean munduko 2. tenislari onena bilakatu zen. Baina urte hartan, istripu bat gertatu zen, Haas-en bizia arriskuan jarriz, gainera bere aita koman geratu zen istripu tragiko hartan. Bere sorbalda hautsi zuen eta zirkuitu-profesionala utzi zuen 2004. urterarte. Gogo handiz itzuli zen, Andy Roddick, Marat Safin eta Roger Federer bezalako tenislari ospetsuei irabaziz eta urte berean 2 ATP-txapelketa lortuz. 2006. urtean 3 ATP-txapalketa irabazi zituen eta AEB-tako Open ikusgarri bat egin ondoren, zortzirenekoetan kanporatua izan zen hankan lesio txiki bat izan ondoren. Gainera sailkapenean 9. postuan kokatu zen, ondorioz, postu baten gatik, ezin izan zuen Masters Kopan sartu. Tommy Haas ezkondua dago eta 2005. urtean jaiotako Sophia alaba dauka.


Banaka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb. Data Txapelketa Lur-mota Aurkaria Emaitza
1. Otsailak 15, 1999 Menphis, AEB Flag of the United States.svg Gogorra Jim Courier Flag of the United States.svg 6-4 6-1
2. Ekainak 1, 2001 Adelaide, Australia Flag of Australia.svg Gogorra Nicolás Massú Flag of Chile.svg 6-3 6-1
3. Abuztuak 20, 2001 Long Island, AEB Flag of the United States.svg Gogorra Pete Sampras Flag of the United States.svg 6-3 3-6 6-2
4. Urriak 18, 2001 Viena, Austria Flag of Austria.svg Gogorra (I) Guillermo Cañas Flag of Argentina.svg 6-2 7-6 6-4
5. Urriak 15, 2001 Stuttgart, Alemania Flag of Germany.svg Gogorra (I) Max Mirnyi Flag of Belarus.svg 6-2 6-2 6-2
6. Apirilak 12, 2004 Houston, AEB Flag of the United States.svg Lurra Andy Roddick Flag of the United States.svg 6-3 6-4
7. Uztailak 12, 2004 Los Angeles, AEB Flag of the United States.svg Gogorra Nicolas Kiefer Flag of Germany.svg 7-6 6-4
8. Otsailak 5, 2006 Delray Beach, AEB Flag of the United States.svg Gogorra Xavier Malisse Flag of Belgium.svg 6-3 3-6 7-6
9. Otsailak 25, 2006 Menphis, AEB Flag of the United States.svg Gogorra (I) Robin Söderling Flag of Sweden.svg 6-3 6-2
10. Uztailak 24, 2006 Los Angeles, AEB Flag of the United States.svg Gogorra Dmitry Tursunov Flag of Russia.svg 4-6 7-5 6-3

Finalista[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Taldeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb. Data Txapelketa Taldea Lur-mota Aurkaria Emaitza
1. 1998 Munduko Kopa Alemania Flag of Germany.svg Gogorra Txekiar Errepublika Flag of the Czech Republic.svg 3-0
2. 2005 Munduko Kopa Alemania Flag of Germany.svg Gogorra Argentina Flag of Argentina.svg 2-1

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tommy Haas Aldatu lotura Wikidatan