Dražen Petrović

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dražen Petrović

Bizitza
JaiotzaŠibenik1964ko urriaren 22a
Herrialdea Jugoslavia
 Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
 Kroazia
HeriotzaDenkendorf1993ko ekainaren 7a (28 urte)
Hobiratze lekuaMirogoj
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HizkuntzakKroaziera
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
KK Šibenik (en) Itzuli1979-1984
Brooklyn Nets1990-1993
Cibona Zagreb1984-1988
Real Madrid1988-1989
Portland Trail Blazers1989-1990
Draft NBA Portland Trail Blazers
 
Posizio edo espezialitateaeskolta
Pisua91 kilogramo
Altuera196 zentimetro
Jasotako sariak

mmcdrazenpetrovic.hr
Olympic.org: drazen-petrovic-1 Find a Grave: 7192736 Edit the value on Wikidata

Dražen Petrović (Šibenik, Jugoslavia, 1964ko urriaren 22a- Denkendorf, Alemania, 1993ko ekainaren 7a) saskibaloi jokalari ospetsua izan zen, askorentzat Europak eman duen jokalaririk handiena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere fama 84-85. denboraldian hasi zen, herriko taldean jokatu eta gero Zagrebko Cibonak fitxatu zuen. Cibona taldearekin Europako txapelketan 40 puntuko partidak egin zituen, ez zen batere ohikoa jokalari batek hainbeste puntu sartzea, eta horregatik urte horretatik aurrera Europako talderik garrantzitsuenak bere atzetik fitxatzeko nahairekin zeuden, ez hori bakarrik NBA ligako taldeak ere ezagutzen zuten Petrovic eta horregatik 1986 Draftean aukeratua izan zen (60 posizioa), garai horretan ez zen gauza normala NBAk jokalari europar bat Drafteatzea, baina bazirudien jokalari honek NBAn jokatzeko kalitatea zuela. Petrovicek Cibonan jarraitu zuen Real Madrilek 1988ko Udan fitxatu arte. Real Madrilekin Errege Kopa eta Europako Errekopa irabazi zituen (Errekopako finalean 62 puntu eskuratu zituen) baina ezin izan zuen ACB Liga irabazi Bartzelonaren kontrako finalean 3-2 galdu eta gero. Hurrengo urtean, 1989an, NBAra joatea erabaki zuen Portland Trail Blazersen jokatu zuen, Oregongo Taldean urte gogorra izan zuen (gutxi jokatu zuen) baina hurrengo denboraldian New Jersey Netsekin sinatu zuen, eta bertan erakutsi zituen dohai guztiak (Taldeko saskiratzaile nagusia zen). Baina 1993ko ekainaren 7an Zagreberako bidean Kroaziako selekzioarekin partida bat jokatzera zihoala, Denkendorfen (Alemania) auto istripua izan eta hil zen. New Jersey Nets-ek Petrovicen omenez, taldean eraman zuen zenbakia (3) kendu zuten eta NBAk 2002an Petrovic Basketball Hall of Fameko kidea izendatu zuen.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NBAko estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia TALDEA JP MIN BER TAP ERREB ASIS PUNTU
1989-90 Portland T.Blazers 77 12.6 0.3 0.0 1.4 1.5 7.6
1990-91 Blazers/Nets 61 16.6 0.7 0.0 1.8 1.4 10.2
1991-92 New Jersey Nets 82 36.9 1.3 0.1 3.1 3.1 20.6
1992-93 New Jersey Nets 70 38.0 1.3 0.2 2.7 3.5 22.3
Guztira 290 26.4 0.9 0.1 2.3 2.4 15.4
Playoff TALDEA JP MIN BER TAP ERREB ASIS PUNTU
1989-90 Portland Blazers 20 12.7 0.3 0.0 1.6 1.0 6.1
1991-92 New Jersey Nets 4 40.8 1.0 0.3 2.5 3.3 24.3
1992-93 New Jersey Nets 5 38,6 0,4 0,0 1,8 1,8 15,6
Guztira 29 21.0 0.4 0.0 1.8 1.4 10.2

JP: Jokatutako Partidak, MIN: Minutuak, BER: Berreskurapenak, TAP: Tapoiak,
ERREB: Erreboteak, ASIS: Asistentziak, PUNTU: Puntuak

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelketa Titulua Taldea
1982 Korac Kopa Txapeldunordea Sibenka
1983 Korac kopa Txapeldunordea BC Sibenka
1985 Europako Kopa Txapelduna KK Cibona
1985 Jugoslaviako Liga Txapelduna KK Cibona
1985 Jugoslaviako Kopa Txapelduna KK Cibona
1986 Europako Kopa Txapelduna KK Cibona
1986 Jugoslaviako Liga Txapeldunordea KK Cibona
1986 Jugoslaviako Kopa Txapelduna KK Cibona
1987 Errekopa Txapelduna KK Cibona
1987 Jugoslaviako Liga Txapeldunordea KK Cibona
1988 Jugoslaviako Kopa Txapelduna KK Cibona
1988 Korac Kopa Txapeldunordea KK Cibona
1989 Errege Kopa Txapelduna Real Madril
1989 ACB Liga Txapeldunordea Real Madrid
1989 Errekopa txapelduna Real Madrid
1990 NBA Txapeldunordea Portland Trail Blazers

Selekzioarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelketa Lekua Domina Selekzioa
1982 Gazteen Eurobasketa Dimitrovgrad eta Haskovo, Bulgaria Zilarra Jugoslavia
1983 Unibertsiada Edmonton, Kanada Zilarra Jugoslavia
1984 Olinpiar Jokoak Los Angeles, AEB Brontze Jugoslavia
1986 Mundobasket Madrid, Espainia Brontzea Jugoslavia
1987 Unibertsiada Zagreb, Jugoslavia Urrea Jugoslavia
1987 Eurobasket Atenas, Grezia Brontzea Jugoslavia
1988 Olinpiar Jokoak Seul, Hego Korea Zilarra Jugoslavia
1989 Eurobasket Zagreb, Jugoslavia Urrea Jugoslavia
1990 Mundobasket Buenos Aires, Argentina Urrea Jugoslavia
1992 Olinpiar Jokoak Bartzelona, Espainia Zilarra Kroazia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dražen Petrović Aldatu lotura Wikidatan