Bere fama 84-85. denboraldian hasi zen, herriko taldean jokatu eta gero Zagrebko Cibonak fitxatu zuen. Cibona taldearekin Europako txapelketan 40 puntuko partidak egin zituen, ez zen batere ohikoa jokalari batek hainbeste puntu sartzea, eta horregatik urte horretatik aurrera Europako talderik garrantzitsuenak bere atzetik fitxatzeko nahairekin zeuden, ez hori bakarrik NBA ligako taldeak ere ezagutzen zuten Petrovic eta horregatik 1986 Draftean aukeratua izan zen (60 posizioa), garai horretan ez zen gauza normala NBAk jokalari europar bat Drafteatzea, baina bazirudien jokalari honek NBAn jokatzeko kalitatea zuela.
Petrovicek Cibonan jarraitu zuen Real Madrilek 1988ko Udan fitxatu arte.
Real Madrilekin Errege Kopa eta Europako Errekopa irabazi zituen (Errekopako finalean 62 puntu eskuratu zituen) baina ezin izan zuen ACB Liga irabazi Bartzelonaren kontrako finalean 3-2 galdu eta gero.
Hurrengo urtean, 1989an, NBAra joatea erabaki zuen Portland Trail Blazersen jokatu zuen, Oregongo Taldean urte gogorra izan zuen (gutxi jokatu zuen) baina hurrengo denboraldian New Jersey Netsekin sinatu zuen, eta bertan erakutsi zituen dohai guztiak (Taldeko saskiratzaile nagusia zen).
Baina 1993ko ekainaren 7an Zagreberako bidean Kroaziako selekzioarekin partida bat jokatzera zihoala, Denkendorfen (Alemania) auto istripua izan eta hil zen.
New Jersey Nets-ek Petrovicen omenez, taldean eraman zuen zenbakia (3) kendu zuten eta NBAk 2002an Petrovic Basketball Hall of Fameko kidea izendatu zuen.