Dunetako gudua (1658)

Koordenatuak: 51°02′N 2°23′E / 51.04°N 2.38°E / 51.04; 2.38
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dunetako gudua
Anglo-espainiar Gerra (1655-1660)
Franko-espainiar Gerra (1635-1659)
Data1658ko ekainaren 14a
LekuaLeffrinckoucke (Dunkerque)
Koordenatuak51°02′N 2°23′E / 51.04°N 2.38°E / 51.04; 2.38
EmaitzaAnglo-frantziarren garaipena
Gudulariak
 Frantzia
Ingalaterrako Commonwealth
 Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
 Espainia
Ingalaterra Ingeles erregezaleak
Buruzagiak
Frantzia Henri de La Tour d'Auvergne Espainia Juan Jose Austriakoa
Espainia Luis II.a Borboi-Condékoa
Indarra
6000 infante
9000 zaldun
8000 infante
6000 zaldun
2000 jakobita
Galerak
400 hildako eta zauritu 1000 hildako
3000 zauritu
4000 preso

Dunetako gudua 1658. urteko ekainaren 14an gertatu zen. Gudu honetan Espainiak Juan Jose Austriakoa eta Luis II.a Borboi-Condékoa buruan zeukala eta Frantziak Turenneko bizkondea buruen zeukala haien artean borrokatu ziren.

Garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1635. urtean, Hogeita Hamar Urteko Gerra gertatzen zegoen bitartean, Espainiaren (Filipe IV.aren) eta Frantziaren (Luis XIII.a eta Richelieu) arteko erlazio gainbeheran joan zen eta honen ondorioz hauen arteko gudua hasi zen. Geroago 1655.urtean Espainia gudu komertzial bat hasi zuen Ingalaterraren aurka. Eta honen ondorioz, 1657. urtean, Ingalaterra eta Frantzia aliatu egin ziren Espainiar tropen kontra egiteko.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1658.urteko Maiatzean gertatu zen gudua, Espainiak hartutako Dunkerquen. Armada anglo-frantsesak 20.000 gizon zituen (hauetako 17.000 frantses eta beste 3.000 ingeles), Espainiak aldiz, 3.000 gizon zituen Dunkerquen (hauetatik 2.200 oinezko soldadu ziren eta beste 800 zaldi soldadu ziren) Espainiak laguntza behar zuenez Dunkerquen, Flandesen zituen 15.000 tropa Dunkerquera bidali zituzten Juan Jose Austriakoa buruan zegoela.

Orduan, Espainiar armada eta armada anglo-frantziarra borrokatu ziren eta azkenean, bi ordu igarota, anglo-frantziarrak garaileak izan ziren.

Porrotaren arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan ziren arrazoi nagusienak:

  • Gudua dunetan egitea. Dunetan gudua egitea ez zen izan oso ideia ona, ez zelako leku aproposa zaldiak ibiltzen edukitzeko, jauzi egiten bait ziren.
  • Flandesetik hartu zituztenean tropak ez zuten muniziorik eraman, soldaduak nekatuta eta banatuta zeuden.

Beste arazo hau izan zuten (haien errua ez zena izan):

  • Hondartzan baten zeudenez itsasoa zeukaten ondoan eta egun horretan bertan marea baxua zegoen eta orduan ondorioz armada anglo-frantziarrarentzat errazagoa izan zen Dunkerquen sartzea kostaren aldetik.

Bi arrazoi nagusi hauen eta arazo honen ondorioz Espainiak guda galdu egin zuen.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiak 6.000 hildako izan zituen eta Dunkerque galdu zuen, hau aliantza anglo-frantziarraren esku geratu zen. Gudu honek Espainiaren boterea murriztu zuen eta honen ondorioz ez zen Europako herrialderik boteretsuena izango. 1659ko azaroaren 7an Pirinioetako hitzarmena sinatu zuten Frantziak eta Espainiak eta honen ondorioz hauen arteko 30 urteetako guda amaitu zen. Turunneko bizkondea Frantziako mariskal orokorra izendatu zuten 1660. urtean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]