Dzhojar Dudaiev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dzhojar Dudaiev
Djokhar Doudaïev.jpg
1. Itxkeriako presidente

1991ko azaroak 9 - 1996ko apirilak 21 - Zelimkhan Yandarbiyev
Bizitza
Jaiotza Jalkhoroi1944ko otsailaren 15a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Itxkeriako Txetxeniar Errepublika
Heriotza Gekhi-Txu1996ko apirilaren 21a (52 urte)
Heriotza modua gizahilketa
Hezkuntza
Heziketa Gagarin Aire Armadaren Akademia
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea hegazkinlaria, politikaria eta ofiziala
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra air force
Q4124981
Gradua major general
Gatazka Afganistango gerra
Sinesmenak
Erlijioa islama
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Signature of Dzhokhar Dudayev.png

Dzhojar Musaievitx Dudaiev (txetxeneraz: Dudin Musa-khant Dƶoxar, Дудин Муса-кӀант Джохар; errusieraz: Джоха́р Муса́евич Дуда́ев; Jalkhoroi, Txetxenia-Inguxia, 1944ko otsailaren 15a - Gekhi-Txu, Txetxenia, 1996ko apirilaren 21a) Sobietar Aire Armadako jenerala, eta errusiar gobernuaren aurkako txetxeniar iraultzaren burua izan zen. Itxkeriako Txetxeniar Errepublikako lehen presidentea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurra zela, Kazakhstango sobietar errepublikara deportatu zuten familia, eta hamahiru urte igaro zituen han. Tamboveko Aire Armadako Ingeniaritzako Goi Eskolan, eta 1974tik aurrera, Juri Gagarin Akademian egin zituen ikasketak.

Hegazkin-dibisio bateko buru izan zen Tartu inguruan (Estonia), eta pixkanaka gora egin zuen, brigadako jeneral-gradua lortu arte. Hogeita hamasei urterekin, jeneral-gradua lortzen lehenengo txetxeniarra izan zen. Estoniera ikasi zuen, eta bertako mugimendu nazionalistarekiko begirunez, ez zituen sobietar agintarien aginduak, parlamentua eta telebista ixtea, bete.

1990ean bere dibisioa Estonia uztera behartu zuten, eta Groznira, Txetxeniako hiriburura, itzuli zen. Txetxeniar Herriaren Kongresu Nazionaleko oposizioko organizazio nazionalistaren batzorde eragilearen zuzendari izendatu zuten. 1991n Txetxeniako aginpidea eskuratu zuen, Txetxenia-Inguxia Errepublika Autonomoko sobietar agintaria kargutik kenduta. Lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi eta hilabetera, Txetxeniako Errepublikaren burujabetasuna aldarrikatu zuen.

1994ko abenduan Errusiako gudarostea Txetxenian sartu zen, errepublika hari Errusiako Federazioaren barruan eusteko asmoz, eta errusiar eta txetxeniar gudarosteen arteko gudua hasi zen. Dudaiev bere kuartel nagusian hil zen, Txetxenia hegoaldeko basoetan, errusiar gudarostearen eraso batean, 1996ko apirilean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dzhojar Dudaiev Aldatu lotura Wikidatan