Edukira joan

Ebbaba Hameida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ebbaba Hameida

(2019)
Bizitza
JaiotzaSahrawi refugee camps (en) Itzuli, 1992 (31/32 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Radiotelevisión Española
Jasotako sariak
KidetzaMugarik Gabeko Kazetariak

ebbabahameida.net
Facebook: ebbaba.hafed Twitter: ebbaba_h Instagram: ebbaba_h Youtube: UC7mIhwn-Z2orVm94CSqCtQg Edit the value on Wikidata

Ebbaba Hameida (Tindufeko probintziako errefuxiatu guneak, 1992) jatorri sahararreko kazetari espainiarra da. Gaur egun, RTVE Espainiar Telebista publikoko erredaktorea da. 2020ko maiatzetik Mugarik Gabeko Kazetarien Espainia ataleko zuzendaritza-batzordeko kidea da.[1]

2019ko martxoan, emakume kazetarien mugimenduko bozeramaileetako bat izan zen, Carmen Sarmiento, Diana Aller eta Rosa Alcazarekin batera; estereotipoak eta sexismoa saihestuko zituen kazetaritza profesionala eskatu zuen, baita sentsibilitatea ere, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko informazioa ematean.

Tindufeko (Aljeria) saharar errefuxiatuen kanpamentuetan jaio zen, eta handik atera zen bost urte zituela, osasun arazoengatik; izan ere, neskato zeliako batentzat zaila zen basamortuko bizimoduan bizitzeea.[2] Hasieran Erroman hazi zen Italiako harrera familia batekin 9 urtez. Errefuxiatuen kanpalekuetara itzultzea erabaki zuen bere erroei uko ez egiteko, baina errefuxiatuen kanpalekuen muturreko baldintzak eta zeliako izateagatik elikadura egokirik ez zuela ikusita, orduan Espainiara joan zen, eta bertan, 2008an, Badajozeko Don Benito herriko familia batek hartu zuen, eta harrezkero bertan ezarri zuen bere bizilekua.[3]

Kazetaritza ikasteko erabaki zuen geroago, Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetan irratia izan zelako historikoki kanpoaldearekin konektatzeko elementu nagusia, eta, betidanik, Saharako herriaren egoera ezagutarazteko bitarteko hurbila izan delako berarentzat. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Informazio Zientzien Fakultatean 2015ean graduatu zen. Ondoren, kazetaritza masterra egin zuen RTVEn.[4] Unibertsitatean egon zen bitartean, Informazio Zientzien Fakultateko Rysala Sáhara irratsaioko gidari izan zen Mendebaldeko Saharako gatazkaren egunerokoari buruz.

2014ko ekainaren 16an, Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluaren 26. Bilkuran parte hartu zuen, International Youth and Student Movement for the United Nations (ISMUN) erakundearen ordezkari gisa, herrien autodeterminazio eskubidea eta bereziki saharar herriaren autodeterminazio eskubidea aldarrikatuz eta emakume sahararren egoera eta, oro har, giza eskubideen urraketa salatuz.[5][6] 2014an bereziki ezaguna izan zen Raices y Clamor dokumentala zuzentzeagatik, non Espainian ikasten duten gazte sahararren zailtasunak, sustraiak bilatzeko beharra eta aurre egin behar dioten gatazka indibidual eta pertsonala erakusten dituen: «Gauden tokian gaudela, baldintza pertsonal gogorrak daude, eta jada ez maila materialean bakarrik, baita maila psikikoan ere».[7]

2016an, OpenSpain-en sustatzaileetako bat izan zen. Telefónicaren laguntzarekin egindako proiektu horretan, Espainiako, Siriako, Irakeko, Irango, Venezuelako eta Saharako gazteek osatutako talde batek webgune bat eta mugikorrerako aplikazio bat garatu zituen, gaztelaniaz, ingelesez eta arabieraz, Europara gerratik eta beldurretik ihesi iristen ziren errefuxiatuentzako informazio erabilgarriarekin.[8]

Irratian eta telebistan espezializatu ondoren, RTVEn master bat egin zuen 2017an, eta Radio 3-ko Atrevidos irratsaioaren aurkezlea izan zen Marta Curielekin, «Un micro para el Sáhara» proiektuan parte hartuz.[9][10]

2018an Senegalen parte hartu zuen «Maleta horia» proiektu solidarioan. Proiektu hori Leaozinho GKEak herrialde horretan bultzatu zuen, materiala bilatu eta irrati estudio bat instalatzeko.[11] 2019ko martxoaren 8an, Ebbaba emakume kazetarien mugimenduko lau bozeramaileetako bat izan zen, Carmen Sarmiento beteranoarekin, Diana Allerrekin eta Rosa Alcazarekin batera. Manifestua irakurri zuten, estereotipo sexistak saihestuz, hizkera inklusiboa erabiliz eta emakumeen aurkako indarkeriari buruzko informazioa ematean muturreko fintasuna eskatuz.[12]

2019ko maiatzean, Mugarik Gabeko Kazetarien Espainiako ataleko gonbidatuetako bat izan zen, Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Eguna zela eta.[4] 2018tik 2020ra RNE irratiko erredaktore eta esataria izan zen, RNEko Doppler Efektua programan kolaboratzailea emakumeen eskubideei buruzko «Ultravioleta» atalean, eta TVEko Kamera irekia 2.0 programan. Horrez gain, lankidetzan aritu da El Pais egunkariko Planeta Futuro atalean eta FronteraD.[13][14][15]

2020ko abendutik RTVEko erredakzioan ari da lanean.[16] 2020ko maiatzean, Mugarik Gabeko Kazetari Eenspainiako saileko zuzendaritza-batzordeko kide aukeratu zuten.[17]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2023. urtean Luz Morales Kazetaritza Feministako saria jaso zuen, RTVErako egin zuen Afganistán, un año después. La muerte en vida de las afganas bajo los talibanes erreportajeagatik. Talibanen menpe emakume afganiarrak duten egoera azaltzen duena.[18]
  • Raíces y clamor (Sustraiak eta aldarria, 2014). Gidoia eta zuzendaritza: Ebbaba Hameida Hafed, Errealizazioa: Saad Jebbour Najda.
  • Afganistán, un año después. La muerte en vida de las afganas bajo los talibanes (2022).[19]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Berasain Tristan, Kristina. (2024-08-30). ««Gazako kazetarien kemena eta ausardia goratu behar ditugu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).
  2. Vidal, Juan Pablo. «OpenSpain: una web donde caben todos» Blogthinkbig.com.
  3. «Entrevistas» DE PASADA 26 de enero de 2016.
  4. a b Larrán, Jesús Cabaleiro. (30 de abril de 2019). «Solidaridad periodística española con el Sahara» Periodistas en Español.
  5. «Hameida: “Si Naciones Unidas no actúa en el Sáhara, los jóvenes están amenazando con usar las armas”» www.publico.es.
  6. Intervención de Ebbaba Hameida en la 26 sesión de la Comisión de Derechos Humanos de la ONU. .
  7. «La UdL projecta dijous el documental 'Raíces y clamor' a la 'Haima per un Sàhara lliure'» La Vanguardia.
  8. «Telefónica busca la integración de los refugiados en España con un hub» ELMUNDO 30 de mayo de 2016.
  9. «Atrevidos en Radio 3 - Atrevidos por el mundo - 02/09/17» RTVE.es 2 de septiembre de 2017.
  10. «Quiénes Somos» Un Micro Para El Sahara 2 de junio de 2017.
  11. «RNE viaja a Senegal con el proyecto solidario 'La maleta amarilla' para instalar un estudio de radio» www.europapress.es 8 de octubre de 2018.
  12. Servimedia. (8 de marzo de 2019). «8-m. 'las periodistas paramos' piden "más periodismo social y menos declaraciones políticas" - EcoDiario.es» ecodiario.eleconomista.es.
  13. «Efecto Doppler - Rogelio López Cuenca, generación de neuronas y 'Ultravioleta' - 01/04/19» RTVE.es 1 de abril de 2019.
  14. .
  15. «Ebbaba Hameida» Revista 5W.
  16. HAMEIDA, EBBABA. (2020-12-30). «Argentina aprueba la ley del aborto: "Es un 'sí' a un derecho básico que nos impulsa a exigir otros derechos"» RTVE.es.
  17. «ESPAÑA | La sección española de RSF renueva su Junta Directiva :: Reporteros Sin Fronteras» www.rsf-es.org.
  18. «La periodista sahrauí Ebbaba Hameida guanya el premi María Luz Morales de periodisme feminista» Ara 30/06/2023.
  19. HAMEIDA, EBBABA. (2022-08-15). La muerte en vida de las mujeres afganas bajo los talibanes: "Ha sido un año negro. Todo está prohibido y solo puedo dormir". .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]