Edgar Negret

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Edgar Negret
Bizitza
Jaiotza Popayán1920ko urriaren  11
Herrialdea  Kolonbia
Heriotza Bogota2012ko urriaren  11 (92 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: maxkuriko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak eskultorea
Jasotako sariak
El sol (Eguzkia) izeneko eskultura. José María Córdova Nazioarteko Aireportua, Rionegro, Kolonbia.

Edgar Negret Dueñas (Popayán, Cauca, 1920ko urriaren 11 - Bogotá, 2012ko urriaren 11[1]) kolonbiar eskultorea izan zen.

Arte ederretako ikasketak egin zituen. New Yorken eta Europan bizi izan zen, baina lehen erakusketak Kolonbian bertan egin zituen 1943 eta 1944an. Kolonbiatik kanpoko lehen erakusketa New Yorken egin zuen, Pericot galerian. Europan egon zenean, Jorge Oteiza euskal herritar eskultorea ezagutu zuen, eta haren eragina ere izan zuen. 1965ean, Kolonbiako Eskulturako Saria irabazi zuen. Bere eskultura publiko garrantzitsuenetako bat Seulgo Olinpiar Parkean dagoen Metamorfosia (1981) da. Hona beste lan aipagarri batzuk: Vaso con una flor (1949), El nido (1950), Rostro de Cristo (1950), Cabo Kennedy (1967), Aparatos mágicos (1955-1963).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edgar Negret Aldatu lotura Wikidatan