Eduardo Gorosarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eduardo Gorosarri
Bizitza
JaiotzaEskoriatza, 1889
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1947 (57/58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

Eduardo Gorosarri (Eskoriatza, Gipuzkoa, 1889-1947) musika erlijiosoko musikagilea zen. Apaiz sartua, 1906an Salamancako apaizgaitegiko organo-jolea izan zen. 1917an Ondarroara joan zen eta urte bat geroago Begoñako Basilikako organo-jole nagusia izan zen. 1927an Arraten egin zen Euskal Herriko Txistularien I. Batzarrean, Txistularien Elkarteko lehendakari aukeratu zuten. 1936an, Ingalaterrara emigratu zuen Gerra Zibila zela-eta.

Bere omenezkoa da Eskoriatzako Fernando Eskoriatza enparantzatik pixkat aurrerago dagoen auzogunea.