Edward Spencer Dodgson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Edward Spencer Dodgson
Edward Dodgson-1911.jpg
Bizitza
Jaiotza Woodford Itzuli1857ko azaroaren  19a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza 1922ko urriaren  9a (64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
frantsesa
euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria

Edward Spencer Dodgson (Woodford, Essex, Ingalaterra, 1857ko azaroaren 19a - 1922ko urriaren 9a) euskalaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1886. urtean hasi zen euskal hizkuntzaz arduratzen, eta hogeita hamar urtez Euskal Herrian barrena ibili zen, euskaraz idatziriko liburu, orri eta testuak han-hemenka bildu eta argitara emanez (Kardaberaz, Mendiburu, Kapanaga, Mikoleta, Otxoa de Arin, Frai Bartolome eta Leizarraga).

Liburu aztertzaile nekaezina izan zen eta Vinsonen euskal bibliografiari eginiko gehigarria eman zuen argitara (1892, Supplément à la bibliographie basque).

Izaera biziko gizona zen, eta eztabaida gogorrak izan zituen bere garaiko euskalari batzuekin (Azkuerekin bereziki). Tesi bat egin zuen Leizarragaren Testamentu Berria obrako aditz-formen komunztadurari buruz eta poemak idatzi zituen euskaraz.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Supplément à la bibliographie de la langue basque [de Julien Vinson] : dédié à monsieur Antoine d'Abbadie (Rennes, 1892)[1]

- The basque verb found and defined : verbi Leiçarragani dictionariolum topotheticum (Alençon, 1895)[2]

- The leiçarragan verb : An analysis of the 703 Verbal Forms in the Gospel according to Matthew (London, 1907)[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Spencer Dodgson