Ekialdeko Kaio Shin
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Ekialdeko Kaio Shin | ||
---|---|---|
東の界王神 edo Higashi no Kaiō Shin | ||
Sexua | Gizonezkoa | |
Jatorria | Mangan | |
Arraza | Kaio Shin | |
Beste izen batzuk | Kaio Shin, Shin | |
Teknikak | ||
Ahotsa | Yūji Mitsuya |
Ekialdeko Kaio Shin (jatorrizko japonieraz 東の界王神 edo Higashi no Kaiō Shin ?) Dragoi Bola manga eta Dragoi Bola Z animeko fikziozko pertsonaia da. Kaio Shin, Shin edo Neptuno Errege Handia ere deitua izan da. Unibertsoa mehatxu handietatik babesteaz arduratzen den jainkoen jainko diren, bost Kaio Shinetako bat da eta pertsonaia hau unibertsoaren ekialdeko zatia zaintzeaz arduratzen da. Kaio Shinen planetan bizi da.
Shinek borrokarako indar handia eta teknika bereziak dauzka, normalean energia uhinak. Hegan egiteaz gain botere psikiko eta magikoak ere badauzka. Bateraketa eta gero bere indarra eta teknikak izugarri hobetzen dira eta gainera Kibitoren teknikak ere bereganatzen ditu, Bat-bateko lekualdaketa esaterako.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Ekialdeko Kaio Shin Boo Ahaltsuaren aurkako borrokatik bizirik iraun zuen bakarra izan zen. Beste Kaio Shin guztiak akabatu zituen Book eta Ekialdeko Kaio Shinek plan bat burutu zuen hau garaitzeko. Boo esferan harrapatuta zegoenean bere sortzaile Bibidi akabatu zuen inork gehiago askatu ez zezan.
Honen ostean bere laguntzaile Kibitorekin batera jainkoen lanarekin jarraitu zuen, baina Booren mehatxua itzuli zen, Babidik (Bibidiren semea) hau askatzeko asmoa baitzuen. Kaio Shin eta Kibito Lurrera joan zen eta Arte Martzialen Txapelketan parte hartu zuen Shin izenarekin. Bertan Son Goku eta lagunak ezagutu zituen. Baina hauen laguntza eta guzti ere ezin izan zuen Boo Ahaltsuaren berpiztea saihestu.
Son Gohanekin batera Shinek munstroaren aurka borroka egin zuen, baina garaituak izan ziren. Kibitok biak salbatu eta Kaio Shin planetara eraman zituen. Bertan Shinek, Gohan Z Ezpata ateratzen saiatzea nahi zuen. Hau ateratzen zuena indar ikaragarri baten jabe egingo zen. Gohanek ezpata atera zuen baina ez zuen indar hori lortu. Horren ordez duela 15 belaunaldiko Kaio Shin bat askatu zuten.
Gohan berriz ere garaitua izan zenean, Gokuk bere semea salbatzeko Lurrera joatea erabaki zuen baina abiatu aurretik Kaio Shin Agureak Potala belarritakoak eman zizkion bere semearekin bateratu zedin. Hauek nola zebiltzan erakusteko Ekialdeko Kaio Shini eta Kibitori bateratzeko eskatu zien, Kibitoshin gerlaria sortuz. Baina Kaio Shin Agureari ahaztu egin zitzaion bateraketa betierekoa zela esatea eta beraz Kaio Shin eta Kibito ezin izan ziren berriz banatu.
Dragoi Bola GTn Kibitoshinek Goku salbatu zuen bere Bat-bateko lekualdaketa teknikarekin, hau Vegeta Umek akabatzeko zorian zegoela. Planeta Sakratuan Kaio Shin Agureari Gokuren buztana ateratzen lagundu zion, hau indartsuago bilaka zedin.
Gero Dende eta Popo Umerengandik askatu zituen Ur Sakratuaren laguntzaz ipini zituen arrautzak txikituz. Gero berdina egin zuen Z gerlariekin eta gizaki guztiekin ere.
Ume eta Gokuren arteko borroka amaitu ostean, Lurtar guztiak Plant planetara eramaten lagundu zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dragoi Bolako pertsonaiak | ||
---|---|---|
Saiyak: Son Goku · Son Gohan · Vegeta · Son Goten · Raditz · Trunks |