Els Encantats
Els Encantats | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.748 m |
Prominentzia | 164 m |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°34′07″N 1°00′53″E / 42.568527°N 1.01466°E |
Mendikatea | Pirinioak |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Lleidako probintzia |
Eskualdea | Pallars Sobirà |
Kataluniako udalerria | Espot |
Babestutako-eremua | Aigüestortes eta San Maurizioko Parke Naturala |
Leku geografikoa | Vall de Monestero (en) ![]() |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1901 |
Geologia | |
Material nagusia | Porfiro haitzurdin |
Els Encantats (euskaraz: «Sorginduak») Pirinioetako ekialdean kokatzen diren bi mendi eta gailur dira, Kataluniako Pallars Sobirà eskualdeko Espot udalerriaren lursailetan. Aigüestortes eta San Maurizioko Parke Naturalaren barnean kokatuak daude, Sant Maurici aintziraren alboan.
Gailurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mendebaldeko Petit Encantat (Sorgindu Txikia) gailurrak 2.738 metroko garaiera du, aldiz ekialdeko Gran Encantat ("Sorgindu Handia") gailurrak 2.747 metroko garaiera. Biak ere 2.630,7 metroko zabalera eta ferra itxura duen bretxa batez banandurik daude.
Igoerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Patrice de Bellefont pinireistaren arabera, Gran Encantat gailurraren lehenbiziko igoera 1901eko abuztuan Fontan de Negrín (Tolosa), Isidor Romeu (Vielha), Raphaël Angusta eta Bartolomé Ciffré-k burutu omen zuten.
Aldiz, 1903an Astorg, Castagne eta Brulle mendizaleek Petit Encantant gailurra lehenbizikoz igo zuten. Bellefont-en arabera, erdialdeko kanal edo bretxa lehenbiziko aldiz 1936an Emilio Comici italiar mendizaleak igo zuen.
1910ean mosen Jaume Oliveras eta Joan Abella-k Gran Encantat mendiko ipar-ekialdeko aurpegia igo zuten, hurrengo udan mosen Oliverasek Petit Encantat gailurraren lehenbiziko bakarkako igoera gauzatu zuelarik.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Sant Maurici aintzira eta Els Encantants mendiak.
-
Sant Maurici aintzira eta Els Encantants mendiak.