Kataluniako geografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
2002ko lursailen erabilpen ezberdinak adierazten dituen Kataluniako mapa.
     Laborantza lursailak eta soroak      Ura      Hareatzak, elurtokiak eta lursail etze edo ez-emankorrak.      Hiriguneak, herriguneak, industrialdeak eta errepideak.      Basoak, zelaiak, larreak eta landaredia.

Kataluniako geografia mugatzen dute ekialdean Mediterraneo itsasoak, iparraldean Andorrako estatuak eta Frantziako mugan dauden Ekialdeko Pirinioek, mendebaldean Aragoi autonomia erkidego espainiarrak eta hegoaldean Valentziako Erkidegoak. Erdi Arotik gainerako mediterranear herrialdeekin nahiz Europako kontinentearekin harreman oparoak izatez erraztu izan dio.

Kataluniak 32.000 km² inguruko azalera du, hortik %43.4 basoak, %28.7a nekazaritza eta soroetarako erabilia, %15.7a larre eta zelaiak direlarik, %6.7a hirigune edo herriguneak, % 1.1 ibaiak, urtegiak eta lakuak eta %4.6 zehaztu gabeko jardueratarako erabilia.[1] Ipar Kataluniak bestela 4.116 km2-ko azalera du. Kataluniak erlatiboki azalera txikia duela kontuan harturik, aniztasun geografiko nabarmena du.

Topografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parc Natural del Cap de Creus.

Bere geografia mediterranear kostaldeak baldintzatzen du ekialdean, itsas zonalde honek 580 kilometro luze ditu, Creuseko lurmuturretik Ebroren Delta ingururaraino hedatzen da. Kataluniar kostaldea ia osoki lerrozuzena da, eta elementu geografiko gutxi ditu, horietan nagusienak honako hauek dira: iparraldean Creus lurmuturra bera eta Rosesko golkoa, eta hegoaldean Ebroren delta. Itsasertzeko Mendilerroa itsasazpian urperatzen den lekuetan, bi gunetan egiten du: bata, iparraldean, L'Estartit eta Blanes udalerrien artean (Costa Brava), eta bestea hegoalderago, Garrafeko kostan.[2]

Kostaldea beraz, iparraldetik hegoaldera, 5 zati edo eremu hauetan banatuta dago:

  1. Costa Vermella (Ipar Katalunia).
  2. Costa Brava (Alt Empordà, Baix Empordà eta Selvako eskualdeetan, Gironako probintzian).
  3. Costa del Maresme (Maresme eta Barcelonès-eko eskualdeetan, Bartzelonako probintzian).
  4. Costa del Garraf (izen bereko eskualde bartzelonarrean).
  5. Costa Daurada (Baix Penedès, Tarragonès, Baix Camp eta Baix Ebreko eskualdeetan, Tarragonako probintzian).

Mendialdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pica d'Estats mendigunea.

Iparraldean aldiz Pirinioetako mendilerro eta erliebe garaiak ditu. Katalan erliebean hiru mendilerro nabarmentzen dira:[3]

Katalan Pirinioak hegoaldeko edo Espainia aldeko Pirinioen ia erdia dira, Kataluniako iparraldean 200 kilometrotan zehar hedatzen baitira. Usadioz Pirinio Axialetik Pirinioaurrea mendilerroa bereiztu izan da, hauek mendilerroekiko paraleloak dira, garaiera txikiagokoak, ez hain maldatsuak eta osaketa geologiko ezberdinekoak: Cotiella (2.912 m), Pic de les Bruixes (2.822 m) eta Cotielleta (2.711 m), Serra de Cotiellan, Vulturó (2.648,6 m), Pujolar de Roca Grossa (2.611,1 m) eta Pic de Costa Cabirolera (2.604,4 m), Serra del Cadí-n eta Pedraforca (2.506 m).

Bi mendilerroak mendebaldean ekialdean baina zabalagoak dira, mendebaldean gailur garaienak daudelarik. Kataluniako mendirik garaiena Pallars Sobirà eskualdeko iparraldean dago eta Pica d'Estats (3.143 m) delakoa da, gailur honi garaierari dagokionez Frantziarekin muga egiten duten Puig Cedrós (2.914 m) eta Puigmal (2.910) mendiek jarraitzen diote.

Katalunia Kostaldeko Mendilerroak ipar-mendebaldetik hego-mendebalderako norantzan kostaldearekiko paraleloak diren bi mendilerro edo gehiagoz osatuak daude. Bi mendilerro hauek Kataluniako Itsasertzeko Mendilerroa eta Itsasertz Aurreko Mendilerroa dira. Kostaldeko Mendilerroak hedaduraz laburragoak eta garaiera txikiagokoak dira, aldiz Itsasertz Aurreko Mendilerroa hedaduraz zabalagoak nahiz garaieraz handiagoak direlarik. Sistemaren barnean hainbar ordoki eta lautada daude, hauetako handienak Itsasertzeko Sakonunea eta Itsasertz Aurreko Sakonunea direlarik.

Kostaldeko Sakonunea delakoa Itsasertzeko Mendilerroaren ekialdean dago, aldiz, Itsasertz Aurreko Sakonunea delakoa barnealdean eta bi mendilerroen artean kokatua dago, Vallès eta Penedès eskualdeetako lautada edo ordokiak osatzen dituelarik. Beste lautada edo ordoki handi batzuk Selva, Alt Empordà eta Baix Empordà eskualdeetan kokatuak daude. Amaitzeko, Sistemak bere barnean Zeharkako Mendilerroa eta Pirinio Aurreko Mendilerroa ere hartzen ditu,[4]

Itsas Aurreko Mendilerroaren iparraldean dauden egitura berantiarrak baitira, Pirinioak eta Pirinio Aurreko Mendilerroekin kontaktuan egonik, garaierako ertaineko mendi eta erliebeak sortu zituzten, gainera lehenbizikoaren kasuan Garrotxa eskualdeko eremuan sumendiak ere sortu zituen. Kataluniako Erdiko Beheragunea delakoa Pirinioak eta Itsasertz Aurreko Mendilerroaren artean kokatua dago. Lleidako probintziako hegoaldeko eta Bartzelonako probintziako erdialdeko eskualdeek lurralde hau osatzen dute. Sakonuneko lurraldeak 200 eta 600 metro arteko garaieran kokatuak daude. Pirinioetatik jeisten diren lautada eta urek lurralde hau soroz eta laborantza lursailez oparo bilakatu dute eta bertan ureztatze kanal ugari ere eraiki izan dira.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebro ibaia Miravet udalerriko lursailetan.

Katalunia ia osoki mediterranear isurialdearen barnean dago. Katalan hidrografia sarea bi hidrografia arro nagusitan banatua dago, Ebroko arroa eta Kataluniako barnealdeko ibaien arroa, biak ere Mediterraneoan isurtzen direlarik. Gainera, Atlantikoan isurtzen duen arroa ere badago, Garona ibaia Arango Haranean iturbura baitu, baina atlantiar isurialdeko arro hau kataluniar lurraldearen % 1,73 besterik ez da.

Hidrografia sarea bitan banatzen da, bata mendebaldekoa edo Ebrokoa eta bestea kataluniar kostaldean zehar Mediterraneoan urak isurtzen dituen ibai txikiagoez osatutako ekialdea da. Lehenak batez besteko 18.700 *hm3/urteko hornitzen ditu, bigarrenak aldiz bataz besteko 2.020 *hm3/urteko besterik ez du hornitzen. Diferentzia hau Ebro ibaiaren ur horniduraren ondorioa da, bere ibaiadar nagusiena Segre ibaia delarik. Bestalde, Katalunian lurrazpiko ur oparotasun erlatibo bat ere badago, nahiz eta lurraldearen egitura konplexuaren ondorioz eskualdeen ezberdinen desberdintasun edo desorekak ere badauden. Herrialdeko ibairik luzeena Ter da, eta beste nabarmen batzuk Noguera Pallaresa, Noguera Ribagorçana, Segre bera eta Llobregat ditugu. Halaber, Ebro ibaia Tarragonako probintziaren hegoaldean itsasoratzen da.

Kataluniar Pirinioetan glaziar jatorriko iboi txikiak ere badaude, horietako handiena Banyoles aintzira delarik.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kataluniak orokorrean bere Ipar Hemisferioko kokapenari dagokion mediterranear klima epela du. Halere, bertan klima aniztasun eta berezitasunak ere badaude. Urteko bataz-besteko klimak Pirinioetako 0 °C-tik kostaldeko 17 °C-ra doa; tenperatura maximoak 43 °C-ra iritsi daitezke (Garrigues eskualdean), eta tenperatura minimoak -30 °C-ra (Pirinioetan).

Euriari dagokionez, Katalunian bi eremu bereiz daitezke: Katalunia hezea, Pirinioak, Pirinioaurrea, Pirinioazpia eta Itsasertz Aurreko Mendilerroan dauden zenbait gune menditsuk osatzen dute, bertan euri-jasak urteko 700 mm baino gehiagora ailegatu daitezkelarik. Eta Katalunia idorra, gainontzeko lurraldea, bertan euri-jasak urteko 700 mm baino ur kopuru gutxiago lagatzen dutelarik.

Euri-jasek ekinozio joera izan ohi dute. Mediterraneoan udak lehorrak dira eta udaberriak euria egin ohi du. Pirinioetan, maiatzean eta ekainean ugariak izan ohi dira, eta udak orokorrean hezeak.

Tenperaturak nahiz euri-jasak kontuan hartu ezkero, Katalunia hiru klima eremuetan banatzen da:

  • Mendiko klima (Pirinoetako goi eremuak).
  • Atlantiar klima (Garonaren ibarra).
  • Mediterranear klima (gainerako lurraldean), hau goi mendiko eta behe mendiko bi eremutan banatzen delarik.


Naturguneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990ean kataluniar gobernuak Naturaren Babeserako Kontseilua sortu zuen, natura eta paisaiaren babesaren inguruko organu aholku-emailea, kataluniar ingurune-naturala ezagutu, ikertu, babestu eta kudeatzeko asmoz.

Katalunia osoan hamar parke natural daude: Goi-Pirinioko Parke Naturala, Empordàko padurak, Cadí-Moixeróko Parke Naturala, Creuseko lurmuturra, Ports de Tortosa-Beseit, Montsenyko Parke Naturala, Montserrat, Sant Llorenç del Munt, Montsanteko mendilerroa, Garrafeko parkea eta Garrotxako Sumendi-Lurraldearen Parke Naturala; parke natural bat: Aigüestortes eta San Maurizioko Parke Naturala; natura-erreserba bat: Llobregateko delta; eta itsas-erreserba bat: Medes uharteak.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Quin tipus de territori tenim? (Katalanez)
  2. Catalunya[Betiko hautsitako esteka]. MSN Encarta. Sarrera data: 2008ko azaroaren 26a. (Gaztelaniaz)
  3. El Relleu[Betiko hautsitako esteka], "Grup Enciclopèdia Catalana". Kontsulta data: 2007ko abenduaren 26a. (Katalanez)
  4. Jordi Sacasas i Lluís, Geografía de Catalunya, Publicacions L'Abadia de Montserrat. ISBN 978-84-8415-915-5

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]