Elur Ulibarrena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elur Ulibarrena
Bizitza
JaiotzaDénia, 1969 (54/55 urte)
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitate Publikoa
Valentziako Unibertsitate Politeknikoa
Jarduerak
Jarduerakkoordinatzailea
KidetzaArantzadi
Nabarralde

Facebook: elur.ulibarrenaherce Edit the value on Wikidata

Elur Ulibarrena Herce (Denia, Alacant, Katalan Herriak, 1969) ondare artistiko eta etnografikoen kontserbatzailea edo zaharberritzailea da. 2009tik Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoan dihardu kudeatzaile, Ollaran udalerriko Arteta kontzejuan.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Ederretan lizentziaduna da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan kultura-ondasunen zaintza eta zaharberritze espezialitatean. Prestakuntza akademikoaren osagarri, NUPen graduondoko bat egin zuen tokiko kultura-kudeaketan.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitza profesionaleko zati handi bat ondarea zaintzen eta zaharberritzen eman du, bai enpresa pribatuetan, bai erakunde publikoetan. Lan horrekin batera, irakaskuntzan jardun du espezialitate horretan. Bere dinamismoak Ondarearen Interpreteen Elkarteko (AEA), Aranzadi Zientzi Elkarteko eta Nabarraldeko Interpreteen Elkarteko kide izatera eraman du.

Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoan dihardu (Arteta), non 2009az geroztik, arteekin eta ondare material eta ez-materialarekin lotutako diziplina eta parte-hartze anitzeko proiektuak zuzendu eta garatu dituen.

2016. urtean, Nafarroako Kulturaren plan estrategikoko eztabaida-saioetan parte hartu ondoren, museo-kudeatzaileen ONDAREZAIN elkartea sortu zuen, Katrin Setuain eta Ainhoa Agirrerekin batera.[3] Ondarezainen xedea kultur ondarea zaindu, ikertu, erakutsi eta zabaltzeko lan egiten duten pertsona guztiak profesionalizatzea da. Helburua Nafarroako erakusketa publikoko eremu guztien kudeaketan bikaintasuna lortzea da, titulartasuna eta kudeaketa eredua edozein izanda ere.[4]

Altsasuko sustraiak eskulturaren zaharberritzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altsasuko Sustraiak

Altsasuko sustraiak eskultura Altsasuko Foruen Plazan dagoen eskultura multzoa da. Joxe Ulibarrenak sortu eta 1994an inauguratu zuten. Plaza horretan 350 bat urtez bizi izan zen intxaurrondo zaharraren enborra erabili zuten eskultura sortzeko. Baina urteak pasata, 2018an eskulturaren egoera oso "larria" zen, eta eraberritzeko prozesua martxan jarri zuten.[5]

Elur Ulibarrena izan zen eraberritzearen proiektuaren zuzendaria, eta eskultura berriro ere egoera "bikainean" utzi zuten. 2018ko abuztuan hasi zuten prozesua auzolanaren bidez.[6][7] Kanpoan egoteak kalte handia egin zion eskulturari. Hala ere, klimatologiaren elementuek sortu zituen kalte gehienak. 25 urtez oso gutxi izan ziren izan dituen erasoak. Eskultura oso estimatua eta maitatua da herrian, zuhaitza izan zen bezalaxe.[8][9]

Egurra materia organikoa denez, pixkanaka "hilko" dela esan du Ulibarrenak. Jose Ulibarrenak 1994an eskultura egin zuenean kontserbatzeko hainbat pauta utzi zituen idatzita, eta lehenengo bost urtetan bete ziren. Hala ere, garai horretan zeuden zaharberritzeko materialak aldatu dira gero. Hortaz, linaza-olioa botatzea proposatu zuen eskultoreak, eta gerora jakin zen ez dela gomendagarriena.[8]

Pixkanaka eskulturaren kolorea galdu zen eta egurra zimurtzen hasi zen. Are gehiago, barrualdea hutsik zegoen, enborraren azala baino ez zen gelditzen. Berandu baino lehen Elur Ulibarrenak eraberritzeko proposamena aurkeztu zuen eta udalak 16.000 euro bideratu zituen eskultura tratatzeko.  2018an prozesuarekin hasi ziren. Eskultura garbitu, tratatu, barrualdea bete, falta ziren piezak jarri eta koloreztatu zuten.[8]

Museo ibiltaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elur Ulibarrenak Museo Ibiltaria egitasmoa jarri zuen martxan, helburua, XIX. eta XX. mendeetako jantziak, mitoak eta lanbideak ulertzeko aukera ematea zela, zentzumen guztiak erabiliz. 100 objetu sartu zituen maletan. Historia objektuak ukituz errazago ikas daitekeela uste du. Pieza ukitu gabe, ez dute harreman esturik sortzen obrarekin. Ukimena da ditugun zentzumenen artean garrantzitsuenetakoa, eta, umeentzat, are gehiago. Gainera, ukitzean, usaina ere antzematen da. Hainbat gauza ikusten ditugu: ez bakarrik begiekin, baita eskuekin ere. Museoan zintzilik dauden obrak ezin dira ukitu, baina Elurrek hori aldatu egin nahi du. Proiektua umeentzat eta irakasleentzat ere bada. Jende arruntaren historia kontatzeari ere interesgarria deritzo: baserrietan zer egiten zuten edo zer erabiltzen zuten.[1][10]

Britania Handiko Zientzia Museoak bere biltegi eta erakustaretoetan dituen objektuak zein koloretakoak diren aztertu zuen Ulibarrenak, eta inguruan ditugun objektuen gehiengoa grisa dela ondorioztatu zuen. Dena den, beti ez omen da horrela izan. Objektu gehienak egurrez eginak zirenean, mundua marroiagoa zen eta metalezko objektuak gailendu zirenean, aldiz, horia.[11]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Introducción a la conservación y restauración de textiles. Elur Ulibarrena Herce. Sukil: cuadernos de cultura tradicional,  1135-6197, 3. zenb., 2000, 161-168 orr. [12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Jauregi, Itsaso. ««Historia irakasgaiari jende arruntaren historia falta zaio»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
  2. Nabarralde. (2022-11-04). «Elur Ulibarrena: «Historia irakasgaiari jende arruntaren historia falta zaio»» Nabarralde (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
  3. Jornada Técnica de Museos. Elur Ulibarrena. (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
  4. Ulibarrena Herce, Elur. Elur Ulibarrena Herce. Nafarroako Gobernua. Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea.
  5. «"Kaltetutako" eskultura bizitzara itzuliko dute - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  6. «Altsasuko eskultura plazatik eraman dute - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  7. «"Eskultura zaharberritzean zuhaitzarekin nuen lotura itzuli da" - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  8. a b c «25 urte Altsasuren esentzia biltzen - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  9. «"Argi izan behar dugu ez dela betirako izango. Esanahia da garrantzitsuena" - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  10. Etxeberria Cayuela, Paula. (2022-10-24). «El museo itinerante de Elur Ulibarrena» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2022-11-11).
  11. «Grisak inguratuta bizi gara?» EITB 2022-11-08 (Noiz kontsultatua: 2022-11-11).
  12. Ulibarrena Herce, Elur. (2000). «Introducción a la conservación y restauración de textiles» Sukil: cuadernos de cultura tradicional (3): 161–168. ISSN 1135-6197. (Noiz kontsultatua: 2022-11-11).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]