Emari ekologiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
El Altazar izeneko presa, Madrilen.
Arturo Elosegi ekologoa Enobieta errekaren birsortzea aztertzen, Artikutzan (arg: Berria)

Emari ekologikoa ibilguan balio ekologikoak babesteko behar den ur emaria da, horrela:

Ibilgu naturaletik dabilen ura, ekosistemen garapen biologikoarentzat oso garrantzitsua da, ezinbesteko elementua delako. Bertatik, gizakion beharrak ere asetzeko kontsumitzen da, eta kasu askotan, ibilgu naturaletan aldaketak egiten dira. Aldaketa horiek, normalean, presen erainkuntzak dira, eta ekintza horiek induzitutako efektu negatiboak sortzen dituzte. Hala nola, emari naturala aldatzeagatik, ekosistemaren gaitza. Bertako landaredia eta fauna ingurugiro eta kondizio zehatzak dituzte ibaiaren ibilgutik igarotzen den emariaren menpe, orduan kurtso naturalean aplikatutako aldaketa kaltegarria da horri aurre egiteko prest ez daudelako.

Hori dela eta, emarien balio minimoak ezartzearen beharra dago, eta horrekin batera, ingurumen-eskakizunaren[1] kontzeptua agertzen da.

Ingurumen-eskakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzeptu horrek azaltzen duena hurrengoa da: ingurumen-eskakizuna ez da kontsideratzen uraren erabilera, errekurtsoaren errestrikzioa baizik. Horrela, gizakiok erabili ahal dugun ur kantitatea gainerakoa da, ingurumenean inpakturik ez eragiteko.

Ingurumen behar hauek, hala ere, 3 kriterio ezberdinen arabera zehaztu ahal dira:

  • Emari ekologikoa. Ekosistema jakin bat bermatzen duen emari minimoa dena.
  • Emari minimo hidrologikoa. Ingurune beharrak baliabide hidriko naturalen portzentaia bezala finkatzean datza.
  • Kalitatezko emari minimoa. Kalitatezko helburu minimo batzuk zehaztea ibilguaren tarte bakoitzean, ingurumen beharrak eta helburu horiek bermatzeko emariak bateratuz.

Kasu bakoitzeko datuak ez daudenez, balio orokor bat planteatu da ingurumen beharrei aurre egiteko; urte baten bataz besteko emariaren balioaren %20-a izanez.

Emari ekologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken 20 urteetan emari ekologikoa gero eta garrantzia handiagoa hartuz joan da planifikazio hidrologikoan. Uraren 29/1985 Legea ezarri zenetik gaur egunera arte, eboluzio nabaria ikusi da planifikazioaren helburuetan eta errekurtsoen balantzeetan protagonismoa gero eta handiagoa da.[2]

Emari ekologikoa ingurugiroaren oreka mantentzeko beharrezkoa den un fluxu minimoa da. Oreka horren barruan habitat baten flora eta fauna sartzen dira, muturreko gertakizunen efektuen murrizketa eta paisaiaren babesa besteak beste.

Kontserbatu behar diren ibaiko ekosistemak. (Arratiako ibaia).

Ibai bat definitzen dituzten ezaugarriak lau dira: uraren ezaugarriak (kalitatea eta kantitatea), ibilguaren morfologia, ibai ertzetan dagoen habitat mota eta errekurtso trofikoak. Beraz, hau azalduta uler daiteke emari ekologikoa ez dela bakarrik ura, eta ingurumen-eskakizun minimo batzuk beharrezkoak direla bertako ekosistema babesteko. Uraren emari minimoaz aparte, parametro fisiko-kimiko-biologikoak ere kontutan hartu behar dira.

Hala ere, kontutan izan behar dugu ibilgutik dabilen emaria geroz eta handiagoa izanik ez dela hobetuko ibai bizitza kasu guztietan. Udak eragiten duen beroagatik hainbat ibai lehortzen direnean, haien emari ekologikoa nulua da, beraz, ez da zuzena suposatzea ibilgu horietatik uraren fluxua inposatzen badela, inguruarentzako onuragarria izango dela. Erabaki horrek eragin dezake, adibidez, oso ondorio kaltegarria faunan (animalien gordelekuak urez betetzea eta itotzea). Azken finean, bertako bizitza urtaroek dakarten aldaketei aurre egitera ikasi dute eta horren arabera antolatzen dira.

Emari ekologikoaren deskribapenarekin ikus daiteke parametro aldakorra izango dela lekua (ibaiaren tarte bakoitza) eta denboraren (urtaro ezberdinak) arabera. Kalitatezko emari minimoarekin eta emari minimo hidrologikoarekin hori ez da gertatzen, beraz, hori da aurreko kriterioekin desberdintasun handiena.[1]

Denborarekiko aldakortasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiko arrainen bizitza urtaro ezberdinen zehar kontutan hartzen da, haien biziraupena bermatuz. Amuarraina arrunta den lekuetan, adibidez, ugalketa momentuan babesten dira emari txikiago bat ezarriz (azaroaren erdialdetik otsailera), lekualdatzea ahalik eta gehien errazteko, eta, beste alde batetik, udako tenperaturak jasangarriak izateko, emari minimoaren balioa handitzen da. Gainerako hilabeteetan, ezarritako balioa mantenduz nahikoa da.

Lekuarekiko aldakortasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiaren tartearen arabera ezartzen da emari ekologikoa:

  • Erregulatuta ez dauden tarteak. Hemendik igarotzen den emaria estipulatuta dagoena baino handiagoa da eta honen arrazoia kutsagarrien isurpenak batez ere dira. Emari ekologikoa bermatu ahal izateko, isurpen horien murrizketa edo ezabapena egin beharko litzateke.
  • Erdiko aldean dauden tarteak, erregulatuak. Euri ekosistemaren aldaketaren arrazoia ibaiaren erregulazioa da, hain zuzen ere. Kasu honetarako, emari ekologikoa estimatzen da eta balio hori betetzea saiatzen da.
  • Ibaiko behe-tarteak, erregulatuak. Lehen kasuaren antzekoa da, emariaren aldaketa kutsatutako isurpenak eragiten dutelako. Aurrekoan bezala, soluzioa isurpen horien desagerpena izango litzateke, baina, horretaz gain, ibaiaren ikasketa bat ere egin daiteke, uraren kalitatean izan dezaketen ondorio kaltegarriak ikusteko.

Emari ekologikoaren ezarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emari ekologikoa ezartzeko, bi eratara egin daiteke: berez dagoen emarian oinarritu eta balio bat estimatu edo lortu nahi den balio batean oinarrituz azterketa bat egitea emaria ezartzeko. Bestalde, emari horiek kalkulatzeko, metodo matematiko konplexuak erabiltzen dira eta gehien erabiltzen direnetatik, hurrengo biak erabililenak dira:

  • Habitat potentzial erabilgarriaren metodoa, Madrileko Autonomia Erkidegoaren Ingurugiroko Agentziak erabiltzen duena.
  • PHABSIM (Physical Habitat Simulation) modeloa. Honekin espezie konkretu baten zonaldea eta denbora tarte zehatz baten arabera beharrezkoak diren emariak lortzen dira.

Emari ekologikoa mantentzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin ingurumen beharrak ezarrita, agertzen den arazoa emari ekologikoa mantentzea da, erregulatzeko obrak (presak) oztopo moduan jokatzen dutelako. Beraz, ibai bizitza bermatzeko, arrainena batez ere, pasabideak eta arrain-eskalak prestatzen dira. Obra horiek eraikitako presen oztopoari aurre egitea ahalbidetzen du, zonalde altuagoetara hel daitezen.

Baztan ibaiaren ibilguan gizarteak sortutako oztopoa arrainentzat, Elizondon.

Zenbait arrain mota kontinentaledunak elikatze eta erreproduzitze inguruneak elkar hurbil dituzte, baina beste batzuek, izokina eta aingira adibidez, lan horiek elkar oso urrun gauzatzen dituzte. Kasu batzuetan, ehunka kilometroko distantzia ibili ahal dute leku batetik bestera joateko. Horregatik, ibaiaren ibilguan oztopo baten agerpena oso desegokia da, presa bat bada, batez ere. Soluziorik jarri ezean (lehen aipatutako pasabideak eta arrain-eskalak), arrain horien sartzea ezinezkoa izango litzateke eta espeziaren desagerpena ondorioztatuko litzateke haien erreproduzitze inguruneetara ailegatzen ez direlako. Beraz, oso ondorio larria da ekosistemarako.

Laguntzazko elementu horiek benetan erabilgarriak izateko, baldintza batzuk betetzea beharrezkoa da:

  • Pasabidearen erabilera bermatuta egon behar da ibaiak oztopotik ur gora eta ur behera duen ur maila edozein izanda.
  • Pasabidetik iragaten duen uraren abiadura arrainek igeri ahal duten abiadura maximoaren arabera eta gailuaren luzeraren arabera izan behar da.
  • Obraren dimentsioak tamaina nahikoa izan behar du arrain guztien igarotzea onartu ahal izateko.
  • Pasabideek sedimentuen metaketa ekiditu behar dute eta horrekin batera, isileko arrantza ere.

Lortutako alde onak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurugiroaren babespenari esker, ibai baten berreskurapena lortzen da, eta horrekin lortzen diren onurak hurrengoak dira:

  • Ekosistemaren berriztapena. Emari ekologikoaren helburu nagusia da. Horri esker, zonalde horretako landaredia eta fauna mantentzen da eta horretaz gain, ekosistemaren etapa ezberdinetan elementuen antolaketa lortzen da.
  • Aisialdirako erabilpena emateko aukera. Aurreko puntuarekin batera, aisialdirako lekua bihurtzearen aukera dago.
  • Ibaitik dirauen uraren kalitatea. Uretan zehar dagoen kutsatzaileak diluitzea ez da irtenbiderik onena bere kalitatea hobetzeko, baina ez da ahaztu behar urtegien isurbideen ondorioz kutsatzaileen maila baxuagoa dela, eta horrek uraren kalitatea hobea izatea eragiten du, beraz, alde positiboa da.
  • Sare hidrografikoan uraren banaketa. Presen eraikuntza helburu honetan oso lagungarria da. Emari ekologikoa ezarri ostean, gainerako emaria orekatu behar da eta honekin, emari txikiago dituzten ibaietara ura eraman daiteke, sare hidrografikoan oreka handiago izateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Balairón Pérez, Luis. (2000). Gestión de recursos hídricos. EDICIONS UPC, 249 or. ISBN 9788483016268..
  2. Sanchez, Rafael. (2007). Unidad de ecosistemas acuáticos. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]