Emilio Botín

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Emilio Botín
Emilio Botín en la primera reunión de trabajo del CSEV.jpg
Bizitza
Izen osoa Emilio Botín-Sanz de Sautuola y García de los Ríos
Jaiotza Santander1934ko urriaren 1a
Herrialdea  Espainia
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Madril2014ko irailaren 10a (79 urte)
Hobiratze lekua Puente San Miguel
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Familia
Aita Emilio Botín
Ama Ana María García de los Ríos y Caller
Ezkontidea(k) Paloma O'Shea  (1959ko irailak 15 -  2014ko irailak 9)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Valladolideko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea bankaria eta enpresaburua
Enplegatzailea(k) Banco Santander  (1958 -
Banco Santander  (1999 -
IMDb nm3138808

Emilio Botín Sanz de Sautuola y García de los Ríos (Santander, Espainia, 1934ko urriaren 1a - Madril, Espainia, 2014ko irailaren 10a) espainiar bankari bat izan zen. Bere birraitona, aitona, osaba, aita, anaia eta semeak ere bankariak izan dira. Bere aita Emilio Botín-Sanz de Sautuola López zen eta bere bere osaba Marcelino Botín Ríos, biak Banco Santanderreko presidenteak. Bere anaia Jaime Bankinterreko presidentea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere anaia Jaimerekin batera Inmaculadako eskolan ikasi zuen, Xixonen, Jesusen Lagundiaren eskola. Valladolideko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen eta ekonomia Deustuko Unibertsitatean. Bere emaztea Paloma O'Shea zen, Joan Karlos I.a Espainiakoak 2008an O'Sheako markesa izendatu zuena. Sei seme-alaba zituen: Ana Patricia, Carmen, Emilio, Carolina, Paloma y Francisco Javier. Covadonga O'Shea kazetariaren eta Iñaki O'Shea politikariaren koinatua zen. Madrilgo Somosaguasen bizi zen. 2014ko irailaren 10ean hil zen 79 urte zituela.


Biografia
Kantabria
Artikulu hau Kantabriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.