Erich Leinsdorf

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Erich Leinsdorf
Bizitza
Jaiotza Viena1912ko otsailaren 4a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Austria
Heriotza Zürich1993ko irailaren 11 (81 urte)
Lanbidea
Lanbidea orkestra zuzendaria
Lantokia(k) New York
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
IMDb nm1257681

Erich Leinsdorf (Viena, 1912ko otsailaren 4a - Zurich, 1993ko irailaren 11a) estatubatuar orkestra-zuzendaria izan zen, jatorriz austriarra.

Bost urte zituela, pianoa ikasten hasi zen, eta 1920. urtetik aurrera, Paul Pisken emaztearekin lan egin zuen. Ondoren, Paul Emerichekin (1923-1928) jarraitu zituen piano-ikasketak, eta Paul Amadeus Piskekin konposizioa. Biolontxeloa ere landu zuen, Lilly Koszekin batera. 1930ean, orkestra-zuzendaritzako ikastaro bat egin zuen Salzburgon. 1931tik 1933ra bitartean, Vienako musika-akademian trebatu zen, eta 1933an, akademia horretako orkestra zuzendu zuen. Handik urtebetera, Salzburgoko Jaialdiko zuzendari-laguntzaile izan zen. Ondoren, New Yorkeko Metropolitan operak laguntzaile gisa aritzeko eskatu zion, eta 1938an, Walkyria zuzendu zuen. Handik hilabetera, opera hartako bigarren zuzendari izendatu zuten, eta 1939an, alemaniar errepertorioko zuzendari hartu zuten. 1942an, Estatu Batuetako hiritartasuna hartu zuen. 1943tik 1946ra bitartean, Clevelandeko orkestrako musika-zuzendari izan zen, eta 1947tik 1956ra bitartean, Rochestereko orkestra filarmonikoko zuzendari. 1956an, New Yorkeko operako zuzendari izan zen. Handik urtebetera, Poulencen Karmeldarren elkarrizketa zuzendu zuen, San Franciscoko operan. Bostongo Orkestra Sinfonikoaren zuzendari izan zen, 1962tik 1969ra bitartean, eta bitarte horretan, zazpiehun kontzertutik gora eman zituen. Baina orkestraren administrazioarekin gorabeherak izan ondoren, hiria utzi, eta batetik bestera aritu zen. Hainbat bidaia egin zituen Europara, Bayreutheko Jaialdira, batez ere. Vienako Orkestra Filarmonikoan eta Berlingo Orkestra Sinfonikoan ere aritu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]