Erle Stanley Gardner

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Erle Stanley Gardner
Erle Stanley Gardner.png
Bizitza
Jaiotza Malden (Massachusetts)1889ko uztailaren 17a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Temecula (Kalifornia)1970eko martxoaren 11 (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, abokatua, eleberrigilea, legelari-poeta eta zientzia-fikzio idazlea
Jasotako sariak
IMDb nm0306916

Erle Stanley Gardner (Malden, Massachusetts, AEB, 1889ko uztailaren 17a - Temecula, Kalifornia, AEB, 1970eko martxoaren 11a) Estatu Batuetako eleberrigilea izan zen. Hainbat ezizen erabili zituen: A.A. Fair, Kyle Corning, Charles M. Green, Carleton Kendrake, Charles J. Kenny, Les Tillray eta Robert Parr.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogei urtetik gora legegizon-lanetan aritu zen, baina 1923. urtean polizia-kontakizunak idazteari ekin zion, Black Mask aldizkarirako batez ere. Argitaratu zuen lehen eleberriak, The Case of the Velvet Claws, (1932, Belusezko atzaparren kasua) arrakasta handia izan zuen, eta legegizon-lanari utzi zion.

Urtean hamabi bat eleberri idatzi ohi zituen; guztira ehunen bat obra egin zituen. 1975 inguruan, Perry Mason pertsonaia sortu zuen, mundu osoan zinemak ospetsu egin zuen abokatu-detektibea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]