Erna Berger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Erna Berger
Erna Berger-Stele in Cossebaude (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Dresden1900eko urriaren  19a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Essen1990eko ekainaren  14a (89 urte)
Hobiratze lekua Zentralfriedhof (Vienna) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, opera abeslaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Staatsoper Unter den Linden
Metropolitan Opera
Hochschule für Musik und Theater Hamburg Itzuli
Jasotako sariak
Ahots mota koloratura-sopranoa
Fach Soubrette Itzuli
koloratura-sopranoa
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm0074173

Erna Berger (Cossebaude, Dresdenetik hurbil, Alemania, 1900eko urriaren 19a - Essen, Alemania, 1990eko ekainaren 14a) alemaniar sopranoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantuan hasi aurretik, pianoa ikasi zuen. Debuta Dresdeneko Staatsoperren egin zuen, Fritz Busch zuzendari zuela, 1925ean (Xirula miragarria laneko lehenengo mutila).

Hoffmannen Ipuinak laneko Olinpia ere kantatu zuen. 1928an, Richard Straussen Egiptoko Helena lanean parte hartu zuen, eta 1929an, Han Pfitzneren Christelflein kantatu zuen, Berlingo Städtische Operan. Opera horretako taldeko kide izan zen, 1932tik 1934ra bitartean. Bayreutheko Jaialdian parte hartu zuen, Arturo Toscanini zuzendari zuela, Parsifal laneko lehenengo neska-lorearekin eta Siegfriedeko basoko txoriarekin (1933), eta baita Salzburgokoan ere (1932).

1932. urtetik aurrera, lieda landu zuen, batez ere, Michael Raucheisen piano-jotzailearekin. 1934an Berlingo Staatsoper operara deitu zuten, eta bertan hogei urtez aritu zen lanean.

1937tik 1938ra bitartean, Gaueko erregina izan zen Berlingo Orkestra Filarmonikoak egindako Xirula miragarrian, Thomas Beecham zuzendari zuela. Parisen, Champs-Éliséeseko Antzokian (1937) lehenbizi, eta ondoren, Parisko Operan (1941) kantatu zuen. Hainbat kontzertu eman zituen Ipar eta Hego Ameriketan (1946-1953), Australian (1948) eta Japonian (1953). 1949an New Yorkeko Metropolitan operan debutatu zuen.

1955ean obra lirikoak utzi, eta liedetara eta irakaskuntzara jo zuen. Bergerrek oso soprano-ahots berezia zuen: nota altuetara ziurtasun osoz iritsi zitekeen, ezti-ezti eta aldi berean indartsu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]