Errobi-Aturri herri elkargoa
Itxura
- Artikulu hau egoitza Hiriburun duen herri elkargoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errobi (argipena)».
Errobi-Aturri herri elkargoa | |
---|---|
Administrazioa | |
Lurraldea | Lapurdi |
Sorrera | 2003ko abenduaren 23a |
Desagerpena | 2017ko urtarrilaren 1a |
Presidentea | Roland Hirigoien |
Hiriburua | Hiriburu |
Udalerriak | 6 |
Estatistikak | |
Azalera | 89,57 km² |
Biztanleria | 15933 (1999) |
Dentsitatea | 18 bizt./km² |
Errobi-Aturri herri elkargoa (frantsesez communauté de communes Nive-Adour) Lapurdiko 11 udalerrik osatzen zuten herri elkargoa izan zen.
2017ko urtarrilaren 1ean desegin zen elkargoa, Euskal Herri Elkargoa sortu zenean.
Osaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkargoak 6 udalerri biltzen zituen, gehienak Aturriren ertzean, Lapurdiko iparraldean.
- Kantonamendu aldetik hauxe da banaketa:
- Hiriburuko kantonamendua osatzen duten bostak: Hiriburu, Lehuntze, Milafranga, Mugerre eta Urketa.
- Bastidako kantonamenduko bat: Ahurti.
- Lapurdin eskualdeen banaketak ez duenez Nafarroa Beherean edo Zuberoan duen oinarri historiko-naturala, eskualde historiko-natural batekin identifikatzea zail egiten da; izenarekin hasita, herri elkargo askorekin gertatzen den bezala, neurri batean artifizialtasunean oinarrituta dago. Adibidez, Errobi herri elkargoarekin nahasteko arriskua dago.
- Lapurdiko eskualdeen zerrendan erakusten den eskualde naturalen banaketaren arabera, Lapurdi Beherean leudeke denak Ahurti izan ezik; azken hau Lapurdi Ekialdean legoke, beraz kasualitatez bada ere kantonamendu banaketarekin adostasunean.
- Oro har esan daiteke Aturrialdea, hau da Lapurdi iparraldean ibaiaren ertzean dagoen eskualdearekin bat egiten duela, betiere bi faktore kontuan hartuta: Baionak nahiz BABk erakartzeko duten ahalmena (elkargo osoan, eta bereziki Hiriburun eta Mugerren), eta Aturri ertz osoa bere barruan ez dagoela. Bitxia da barnean dagoela Ahurti, baina ez Gixune, biak izanik geografikoki nahiz kulturalki oso parekoak (bietan da gaskoi kultura garrantzi handikoa); era berean, ez da logikoa Beskoitze Hazparneko Lurraldean egotea, eta ez Errobi-Aturri herri elkargoan.
Udalerri kideen datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]INSEE Kodea | Udalerria | Alkatea | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea | Ordezkariak |
---|---|---|---|---|---|---|
64546 | Ahurti | Robert Lataillade | 1702 bizt. | 1899 ha | 90 bizt./km² | |
64496 | Hiriburu | Alain Iriart | 3873 bizt. | 768 ha | 504 bizt./km² | |
64304 | Lehuntze | Pettan Gillemotonia[1] | 1890 bizt. | 947 ha | 199 bizt./km² | |
64558 | Milafranga | Robert Dufourcq | 1742 bizt. | 1717 ha | 95 bizt./km² | |
64407 | Mugerre | Roland Hirigoien | 3765 bizt. | 2257 ha | 166 bizt./km² | |
64540 | Urketa | Barthélémy Bidegarai | 1796 bizt. | 1369 ha | 131 bizt./km² | |
15933 bizt. | 8957 ha | 18 bizt./km² |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Frantsesez Pierre Guillemotonia. Euskarazko izena hemen[Betiko hautsitako esteka] irakurgai.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Elkargoaren webgunea.[Betiko hautsitako esteka]