Urketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Urketa
 Lapurdi, Euskal Herria
Urcuit Mairie.JPG
Urketako Herriko Etxea.

Urketako armarria

Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Barrutia Baiona
Kantonamendua Errobi-Aturri
Izen ofiziala Urcuit
Posta kodea 64990
INSEE kodea 64540
Herritarra urketar
Kokapena
Koordenatuak 43° 29′ 08″ N, 1° 20′ 12″ W / 43.485555555556°N,1.3366666666667°W / 43.485555555556; -1.3366666666667Koordenatuak: 43° 29′ 08″ N, 1° 20′ 12″ W / 43.485555555556°N,1.3366666666667°W / 43.485555555556; -1.3366666666667
Urketa hemen kokatua: Lapurdi
Urketa
Urketa
Urketa (Lapurdi)
Azalera 13,69 km2
Garaiera 0 - 66 metro
Distantzia 13 km Baionara
Demografia
Biztanleria 2.344 biztanle (2013)
Dentsitatea 171,22 biztanle/km²
Zahartze tasa[1] % 17,56
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 55,56
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 73,01 (2011)
Genero desoreka[1] % 5,92 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 5,95 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 9,02 (2010)
Euskararen erabilera

0,46 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.urcuit.fr/

Urketa Lapurdiko udalerria da. Hiriburuko Kantonamenduan dago kokatua.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urketa Aturri ibaiaren ertzean dago, Lapurdiren iparraldean. Udalerritik Aturriren adarra den Ardanabia igarotzen da, eta azken honen adarrak diren Kondistegi eta Ur Handia. Herria itsas mailaren gainetik 50 metrora dago.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Portu
  • Burgada
  • Plaza
  • Xathortegi

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilarria

Urketa toponimoa hainbat formatan agertu da XI. mendetik aurrera: Auricocta (1083), Orcuit (1120), Auricocto (1170), Auricoctus, Orquuit, Sanctus-Stephanus de Auricocta eta Orcuit, Orquet, Orcuit eta Orquieta (1249).

1097. urtean Baionako elizbarrutiko elizgizona zen Guilhem izeneko batek, itxuraz Urketako jaunaren semea zenak, Saint-Etienne d'Urcuit lekuko detxemen zati bat eskaini zuen kalonje gisa botoak esan zituenean.

1283-1293 urteetan Urketako basoetako egurra erosi zuen Baionak bere ontzioletan erabiltzeko.

Frantziako Iraultzan herriari izena aldatu eta Laurier izena jarri zioten. Napoleondar Gerretan Frantziako armadari laguntzeko janari konfiskatzea burutu zen herrian, 1813ko azaroaren 16an.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen lehen erdialdean 1.000 biztanle izatera iritsi zen Urketa, baina ondoren beherako joera hartu zuen populazioak. 1950eko hamarkadan 700 biztanle ingururekin behea jo ondoren, hazkunde nabarmena izan zuen ordutik, eta XXI. mendearen lehen hamarkadan 2.000 biztanleen kopurua gainditu zuen.

Urketako biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkatea Agintaldia Alderdia Urcuit Mairie.JPG
Henri Placé 1983-1989 RPR
Henri Placé 1989-1995 RPR
Michel Irigaray 1995-2001
Barthélémy Bidégaray 2001-2008
Barthélémy Bidégaray 2008-2014
Urketako herriko etxea

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doneztebe eliza
Herriko frontoia

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen hezkuntzako eskola du Urketak.

Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Doneztebe eliza, XVII-XVIII mendeetakoa

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heriko jaiak Mendekosten eta abuztuko lehen igandean ospatzen dira.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Denek Bat Bayonne Urcuit saskibaloi taldea
  • Lahonce Urcuit Briscous futbol taldea

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urketa Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi
  1. a b c d e   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .