Lehuntze
| Lehuntze | ||
|---|---|---|
Lehuntzeko eliza eta herrigunea. | ||
|
| ||
| Kokapena | ||
| Herrialdea | ||
| Lurraldea | ||
| Administrazioa | ||
| Estatua | ||
| Eskualdea | ||
| Departamendua | ||
| Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
| Barrutia | Baiona | |
| Kantonamendua | Errobi-Aturri | |
| Izen ofiziala | ||
| Auzapeza | David Hugla ( DVC) + (abertzale)Pettan Gillemotonia (2008-2014)[1] | |
| Posta kodea | 64990 | |
| INSEE kodea | 64304 | |
| Herritarra | lehunztar | |
| Geografia | ||
| Koordenatuak | 43°28′57″N 1°23′28″W / 43.4825°N 1.3911°W | |
![]() | ||
| Azalera | 9,47 km² | |
| Garaiera | 0 - 96 metro | |
| Distantzia | 10 km (Baionatik) | |
| Demografia | ||
| Biztanleria | 2.462 (2018: | |
| Dentsitatea | 225,87 biztanle/km² | |
| Zahartzea[2] | % 22,47 | |
| Ugalkortasuna[2] | ‰ 34,66 | |
| Ekonomia | ||
| Jarduera[2] | % 71,78 (2011) | |
| Desberdintasuna[2] | % 6,52 (2011) | |
| Langabezia[2] | % 6,02 (2013) | |
| Euskara | ||
| Euskaldunak | % 9,02 (2010) | |
| Erabilera | % 0,46 (2011) | |
| Datu gehigarriak | ||
| Webgunea | http://www.ville-lahonce.fr/ | |
Lehuntze Lapurdiko iparraldeko udalerri bat da, Lapurdi Beherekoa.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aturri ibaiak udalerria iparraldetik mugatzen du. Aturrik berak uharte bat sortzen du udalerri honetan, gaur egun Lehuntzeko uhartea deitzen dena; uhartea sortzen duen Aturriren adarrak l'Aiguèta[3] du izen. Kondistegi errekak, Ardanabia ibaiaren ibaiadar batek, udalerriaren hegoaldea zeharkatzen du[4].
Udalerrian altuerak oso apalak dira: Aturriren ibarra itsasoaren mailan dago eta punturik altuena 97 metroko muinotxo bat da, Mugerrerekiko mugatik hurbil. Herri-barnea 70 bat metrotan dago.
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aturriren hegoaldeko auzokide lapurtarrak:
Aturriz bestaldera, mendebaldetik ekialdera:
- Baiona.
- Tarnose eta Sent Martin de Senhans udalerri okzitaniarrak; Senhans eskualdekoak, administratiboki Landetan daude.
Etxetalde eta auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eliza
- Tarre Behere
- Tarre Garai
Herri-elkargoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehuntze zenbait herri-elkargoren kidea da, haien artean:
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri honetan Nabasia izeneko aztarnategia (musteriar eta aurignaciar garaikoa) dago.
Lehuntzeren historiaren leku nagusia Premontretarrak kongregazio katolikoaren abadetxea da, 1227an eraikia, gaur egun parrokia-eliza dena[5][6].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri txikia zen Lehuntze XIX. mendean, 600 biztanle ingurukoa. Ez zuen hazkunde nabarmenik izan 1960ko hamarkadara arte; orduan hasi zen populazioa emendatzen, Baionaren inguruko udalerri guztietan bezala, eta bilakaera horrek aurrera segitu zuen XXI. mendearen hasieran, 2.000 biztanleen maila gaindituta.
| Lehuntzeko biztanleria |
|---|
![]() |
| Datuen iturburua: INSEE |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
|---|---|---|
| Jean-Baptiste Landart | 1995-2001 | |
| François Bioy | 2001-2008 | |
| Pettan Gillemotonia | 2008-2014 |
2008an alkatetza eskuratu zuen Gillemotonia Réussir Lahonce-Lehuntze hobetu izaneko zerrendaren burua izan zen; ordura arteko François Bioy auzapezarenari irabazi zion[7].
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errepideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerria departamendu mailako errepide hauek zeharkatzen dute:
- D 312: Aturriren ertzetik Lehuntzeko mendebaldeko bazterretara lehen eta hegoaldeko muga, Kondistegi errekaren parean gero pasatzen ditu Beskoitzerako bidean.
- D 261: Aturriren bidea segitzen du. Mugerreko Portua auzotik Ahurtirako bidean, beraz, iparraldeko auzoak zeharkatzen ditu.
- D 257: Hiru Elizateak (Milafranga, Mugerre, Hiriburu) mugarritik iparralderantz jota, D 312 gurutzatu, herri-barnera heldu eta hor ekialderantz abiatzen da, Urketarantz.
- D 161: herri-barnetik iparralderantz D 261ekin lotura egiteko, elizatik pasatuta.
Garraiobideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun desagertu diren bi garraio-motak azpimarra daitezke:
- Aturrin ontzi mota desberdin batzuen (batez ere galuparen) bidezkoa. Orain Port de l'Aiguèta izeneko portutxo bat geratzen da, aisialdiarekin eta eskala txikiko arrantzarekin lotuta.
- Tolosa-Baiona trenbideak eman zion kolpe handia ibaiaren bidezko garraioari. Herriak geltokia izan zuen baina hori ere desagertu zen, autoen erabileraren garapenarekin.
- Gaur egun, beraz, garraiobide publiko bakarra autobusa da.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrian Ama Eskola eta Lehen Hezkuntzako eskola publikoa dago; 2009-2010 ikasturtean 195 ikasle zituen eta adar elebiduna ere badu[8].
Elkarteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehuntzen elkarte ugari dago[9]; denak Entente lahonçais delakoan biltzen dira. Haietako batzuk:
- Eskulari (esku pilota) eta Lehunztarrak (pala).
- "Atxik eta segi"[10] eta ACPG-CATCM zaharren elkarteak.
- Football Club Lahonce-Urcuit-Briscous futbol taldea. Zelaia Lehuntzen dago.
- Hik hasi: euskara eskolak eta kantua.
- Lehuntze kantari.
- Ttirrittak: dantzak (mutxikoak...).
Igandero antolatzen den merkatua ere azpimarratzekoa da[11].
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andre Mariaren eliza, XII. mendekoa.
- Premontretar abadia, egun Jasokundearen eliza dena.
-
Eliza eta herrigunea
-
Eliza eta pilotalekua
-
Herriko Etxea
Lehunztar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jean Pierre Darrigol (1790 - 1829) idazlea.
- Pierre Ducasse (1836-1892) lorezaina
Kartografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IGNko 1344 OT (Bayonne Anglet Biarritz) 1:25.000 eskalako mapa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Frantsesez Pierre Guillemotonia. Euskarazko izena hemen irakurgai.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Okzitanierazko toponimoa da, "ur txikia" esan nahi duena. Frantsesez ofizialki l'Aiguette.
- ↑ Lehuntze Sandreren webgunean.
- ↑ Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque.
- ↑ Abadetxea Kultura Ministerioaren webgunean.
- ↑ Albistea Euskal Herriko Kazetan.
- ↑ Hezkuntza Herriko Etxearen webgunean.
- ↑ Elkarteak Herriko Etxearen webgunean.
- ↑ Frantsestutako grafian Atchik.
- ↑ Iganderoko merkatua Herriko Etxeko webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Lehuntzeko Herriko Etxe edo udalaren webgunea.
- (Frantsesez) Lehuntzera bisitaldia Fred Fort idazlearen eskutik Euskal Herriko Kazetan.

