Errobi herri elkargoa
Itxura
- Artikulu hau Kanbo hiriburu duen herri elkargoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errobi (argipena)».
Errobi herri elkargoa | |
---|---|
Administrazioa | |
Lurraldea | Lapurdi |
Sorrera | 2006ko abenduaren 21a |
Desagerpena | 2017ko urtarrilaren 1a |
Presidentea | Paul Baudry |
Hiriburua | Kanbo |
Udalerriak | 11 |
Estatistikak | |
Azalera | 199,5 km² |
Biztanleria | 25178 (2006) |
Dentsitatea | 126,2 bizt./km² |
Errobi herri elkargoa (frantsesez communauté de communes Errobi)[1] Lapurdiko 11 udalerrik osatzen zuten herri elkargoa izan zen.
2017ko urtarrilaren 1ean desegin zen elkargoa, Euskal Herri Elkargoa sortu zenean.
Osaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkargoak 11 udalerri biltzen zituen, Lapurdiko barnealde-erdialdeko herri ertain batzuen (Uztaritze herrialdeburu-ohia, Kanbo, Ezpeleta) inguruan.
- Kantonamendu aldetik hauxe da banaketa:
- Lapurdin eskualdeen banaketak ez duenez Nafarroa Beherean edo Zuberoan duen oinarri historiko-naturala, eskualde historiko-natural aldetik definitzea zail samarra da; gainera 2006tik baino ez da existitzen, eta izenetik hasita herri elkargo askorekin gertatzen den bezala artifizialtasun puntu bat badu. Adibidez, Errobi-Aturri herri elkargoarekin nahasteko arriskua bada.
- Lapurdiko eskualdeen zerrendan erakusten den eskualde naturalen banaketaren arabera, Uztaritzeko kantonamendukoak Lapurdi Erdialdean leudeke, eta Ezpeletakoak Lapurdi Garaian.
- Esan bezala, funtsean herrialdeko barnealdeko bihotza dela esan daiteke baina ahaztu gabe BABrekin bereziki uztartuta eta hazkunde handia izaten ari diren dauden Arrangoitze eta Basusarri ere[2] kideak direla.
Udalerri kideen datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]INSEE Kodea | Udalerria | Alkatea | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea | Delegatuak |
---|---|---|---|---|---|---|
64161 | Arrangoitze | Jean-Michel Colo | 2985 bizt. | 17.47 km² | 170,86 bizt./km² | |
64123 | Basusarri | Paul Baudry | 2377 bizt. | 6,51 km2 | 365,13 bizt./km² | |
64113 | Ezpeleta | Graxi Florence | 1936 bizt. | 26,85 km2 | 72,1 bizt./km² | |
64031 | Haltsu | Vincent Carpentier | 486 bizt. | 5,08 km2 | 95,67 bizt./km² | |
64250 | Itsasu | Roger Gamoy | 1970 bizt. | 39,37 km2 | 50,04 bizt./km² | |
64502 | Jatsu | Alain Castaing | 1001 bizt. | 13,95 km2 | 71,76 bizt./km² | |
64123 | Kanbo | Bixente Bru | 5671 bizt. | 22,49 km2 | 252,16 bizt./km² | |
64113 | Larresoro | Jean-Michel Lamerens | 1428 bizt. | 10,76 km2 | 132,71 bizt./km² | |
64031 | Luhuso | Jean-Pierre Harriet | 784 bizt. | 7,38 km2 | 106,23 bizt./km² | |
64250 | Uztaritze | Dominique Lesbats | 5458 bizt. | 32,75 km2 | 166,66 bizt./km² | |
64502 | Zuraide | Louis Genin | 1082 bizt. | 16,86 km2 | 64,18 bizt./km² | |
25178 bizt. | 199,5 km² | 126,2 bizt./km² |