Eszitiar

Wikipedia(e)tik
Eszita» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eszitiarrak, arkuarekin tiro egiten (Kerch —antzinako Panticapeum—, Ukraina, K.a. IV. mendea).
Urrezko Lepokoa, Tolstaya Mogila, Ordžonikidze, K.a. IV. mendea.

Eszitiarrak[1] (grezieraz: Σκύθης, Σκύθοι) Antzinaroan artzaintza nomadan eta muntatzeko zaldien hazkuntzan oinarritzen zen kultura bat zuten irandar jatorriko herri edo herri talde bateko kideei greziarrek ematen zieten izena da. Antzinaro Klasikoan zehar eszitiarrek Estepa Pontikoa domeinatu zuten, Grezia klasikoko iturrietan Eszitia izenaz aipatua.

Antzinaro Berantiarrean sarmaziarrek euren menpe hartu zituzten, estepetako nagusi bezala eszitiarren tokia hartu zuten kulturalki oso antzekoa zen herri bat.

Eszitiarrei buruz ezagutzen den gehiena, atzerriko iturrietan du jatorria, zehazki greziar eta latindarretan. Horietatik garrantzitsuenak Herodotoren (K. a. 440) Historiak laneko IV. liburua, Estrabonen Geografia eta Ovidioren Gutuna Pontotik dira, azken honek nagusiki Eszitia Txikia deskribatzen duelarik, biak garai berekoak (K. a. 13 inguru).

Arkeologiak eszitiar kulturaren lekukotzak Errusia hegoaldeko eta Ukrainako tumulu edo hil muinoetan topatu ditu.

Adituen ustez eszitiarrak izan ziren aurrenetarikoak zaldiak etxekotzen eta hezten. Horretarako estepetako tarpan zaldi basatiak erabili zituzten. Zaldun trebeak omen ziren.

Eszitiar etnonimoa denbora luzez Eszitia izenaz ezagutu ziren gaur egungo Errusia, Ukraina eta Asia Erdialdeko eskualdeak okupatu edo antzeko ohiturak zituzten beste herri batzuei buruz aritzeko ere erabili izan da.

Euren aurrekariak K. a. 2000n izan zituztela ezagutzen da, baina historian duten lehen agerpena K. a. VII. mendean izan zen, asiriarrekin izan zuten aliantza batean. Zenbait mende beranduago mediarrekin lan egin zuten (persiarrekin senidetutako irandar herri bat, Asiriar Inperioa desegiteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: [http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0174.pdf 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Eszitiar