Eta Kitto (euskara elkartea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eta Kitto (euskara elkartea)
Datuak
Motakultur elkartea
HerrialdeaGipuzkoa
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1992
webgune ofiziala

Eta Kitto euskara elkartea 1992an sortu zen Eibarko (Gipuzkoa) euskara-taldea da. Aurretik izen bereko hilabetekaria kaleratzen zuen Eibarko Udalak. Hasiera haietan hilabetekaria zena hamabostekari bihurtu zuten eta kultura eta euskararekin lan egiten hasi ziren elkartean.

Euskararen aldeko olatu hari Eibarko Udalak berak eman zion hasiera 1988an; Mikel Larrañaga alkateak kaleratutako euskaraz eta kitto! bandoko azkenengo berba biak hartu eta hilabetekaria sortu zen izen horrekin.[1] Eibartar euskaltzale talde batek berehala ekin zion hainbat ekitaldi antolatzeari.[2]

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarteak Eta kitto! Eibarren argitaratzen duen euskarazko astekaria da. 7.950 aleko tirada eta 14.000 irakurle inguru ditu (AZTIKER 2008). Horrez gain hauek dira elkarteak lantzen dituen ildo nagusiak:

Berbetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskera praktikatzeko taldeak eskaintzen dituen programa. Doan. Hiru ataletan banatzen da: Orokorra, Gurasoak Berbetan, eta Dendariak eta Ostalariak Berbetan

Kulturgintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost lerro hauetan banatzen da taldeak kultura lantzeko egiten duen ahalegina:

  • Bertsolaritza: Bertsozaletasuna bultzatzeko helburuarekin hainbat ekitaldi antolatzen ditugu urtean zehar, Bertso Taldearen gidaritzapean.
  • Illunabarrian: Era, gai, eta formatu ezberdinetako hitzaldi, mahainguru eta ikuskizunak.
  • Jai Giroa: Herriko jaiekin bat egin eta jai giroan murgilduz antolatzen ditugun ekitaldiak.
  • Harixa Emoten: Irakurzaletasuna bultzatzeko hilean behin antolatzen dugun irakurketa-kluba.
  • Ipurterre: Herriko ikasleentzat ipuin-lehiaketa.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eta kitto! astekaria, Gida Komertziala, Hauteskundeetako aleak eta bestelako ale bereziak argitaratzeaz arduratzen da.

Txikitto![aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibarko 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat hilabetekaria.

Transmisio mintegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararen Transmisioaren gaia ardatz hartuta urtean behin antolatzen dute dugun mintegi bat

Antzeko elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararen erabilera normalizatzeko asmoz badira antzeko elkarte batzuk, besteak beste hauek: Lasarte-Oria, Añorga,[3][4] Agurain,[5] Plazara Goaz (Intxaurrondo, Donostia) eta Egia (Donostia).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «“…euskaraz eta kitto!” bandoak 40 urte beteko ditu abenduaren 21ean, San Tomas egunean» Egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  2. «...eta kitto! EUSKARA ELKARTEA» etakitto.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  3. «Añorgan euskaraz bizi nahi dugu - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
  4. «Añorgan Euskaraz» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
  5. «AGURAINEN, EGUNEROKOAN EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO, 75 ORDU EUSKARAZ.» AGURAINEN, EGUNEROKOAN EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO, 75 ORDU EUSKARAZ. (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]