Renfe Feve

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Infobox Public Transport.png
Renfe Feve
Renfe feve 2015.svg
J22 734 Bf Bilbao Concordia, VT 2732.jpg
Renferen 2700 Serieko tren unitatea Bilbao-Concordia geltokian.
Datu orokorrak
Garraio mota Trena
Zerbitzatutako eskualdeak Coruña, Lugo, Asturias, Kantabria, Bizkaia, León, Palentzia, Murtzia
Linea kopurua 20
Jabea Espainiako Sustapen Ministerioa
Web gunea Feve
Ustiapena
Ustiapenaren hasiera 2013ko urtarrilaren 1.a
Eragilea(k) Renfe Operadora
Datu teknikoak
Sarearen luzera 1.250 km
Galiboa 1m
Renfe Feveren trena

Renfe Feve edo Feve Renfe Operadora enpresaren zabalera estuko trenbide zerbitzuak eskaintzen dituen marka komertzial espainiarra da, FEVE enpresatik etorritakoak. Bidaiarientzako aldiri, eskualde eta eskualde-arteko zerbitzuak ustiatzen ditu, eta zama garraioak ere egiten ditu. Renfe Feveren zerbitzuak iberiar penintsulako iparraldean eskaintzen dira batik bat. Zehazki hurrengo nukleoz osatzen da: Coruña, Lugo, Asturias, Kantabria, Bizkaia, León, Palentzia eta Murtzia.

Marka komertziala Ferrocarriles de Vía Estrecha (FEVE) (gaztelerazko Trenbide Estuko Burdinbideak) enpresa publikoaren ondorengoa da, 1965. urtean sortutako trenbide eragile publikoa eta 2012ko abenduaren 31n desagertutakoa, trenen ustiapena Renfe Operadora enpresaren esku gelditu zelarik.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldiri zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Renfe Feveren trafikorik gehiena bidaiarien aldirikoen garraioan datza, bereziki aipagarriak direla Asturiasko sarea, linea gehien dituen nukleoa izateagatik, eta Kantabriako sarea, trafiko gehien garraiatzen dituen nukleoa, alegia.

Coruña[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asturias[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FEVEk Asturiasen sei aldirikoen linea ustiatzen ditu. Linea hauek probintziaren erdiguneko hiri eta herririk garrantzitsuenak biltzen dituzte, Gijón, Oviedo eta Mieres esaterako. Industria eta meagintzaren garapenarekin batera eraiki zen aldirietako zerbitzua, Espainian gaur egun dagoen garatuenetakoa dela.

Kantabria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaian Renfe Fevek aldirietako linea bakarra ustiatzen du, Bilbo eta Balmaseda artekoa. Hala ere, aurreko lineaz gain Bilbo eta Santander arteko trenbidearen zati den Bilbo eta Karrantzako geltokiaren arteko tartea Bizkaiko Garraio Partzuergoak jaulkitako ordaintze-sistemaren barruan dago, eta aldirietako lineatzat ere hartzen da. Bilboko mendebaldeko auzoak zeharkatu eta Enkarterrin barrena doa trena. Bilboko Basurtu eta Ametzolako auzoen parean hainbat hobekuntza egin ziren azken urteetan, batetik trenbidea lurperatu egin zela, eta bestetik geltoki berriak eraiki zirela, hala nola Ametzolako geltokia edo Basurtu-Ospitalea geltokia.

Gaztela eta Leon[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • L1 (León-Padre Isla) - La Asunción-Universidad - Cistierna - Guardo Apeadero

Murtzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde eta eskualde artekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tren turistikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Transkantauriarra
    • Transkantauriar Klasikoa (Santiago de Compostela - Bilbo - León)
    • Luxu Handiko Transkantauriarra (Santiago de Compostela - Donostia)
  • Al Andalus
    • Andaluziar ibilbidea (Sevilla - Kordoba - Baeza - Úbeda - Granada - Ronda - Jerez de la Frontera - Cádiz)
    • Ibilbide Extremadurarra (Sevilla - Zafra - Mérida - Cáceres - Monfragüe - Toledo - Aranjuez - Madril)
    • Done Jakue Bideko ibilbidea (Madril - Santiago de Compostela)
  • La Roblako espresoa
    • La Roblako ibilbidea (Bilbo - León)
    • Paradisu Berdeko ibilbidea (Bilbo - Oviedo)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Renfe Feve