Eutsi!
Eutsi! | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2007 |
Izenburua | Eutsi! |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Donostia eta Oiartzualdea |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alberto J. Gorritiberea |
Gidoigilea(k) | Alberto J. Gorritiberea Unai Iturriaga |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Xabier Berzosa |
Konpainia ekoizlea | Irusoin Baleuko Barton Films |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bingen Mendizabal |
Argazki-zuzendaria | Javier Agirre Erauso |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Frantzia |
eutsi.eu | |
Eutsi! 2007. urtean Alberto J. Gorritiberearen zuzendaritzapean egindako euskarazko komedia dramatikoa da. Protagonistak Anjel Alkain, Asier Hormaza eta Oihana Maritorena aktoreak dira. Baleuko, Irusoin eta Barton Filmsek ekoitzia,[1] Donostian eta Oiartzualdean grabatu zuten. Azken urte horietan grabatutako hirugarren euskarazko filma izan zen Aupa Etxebeste! eta Kutsidazu bidea, Ixabel filmen ondoren.
90 minutuko iraupena du. Euskaraz grabatua, gaztelaniaz azpititulaturik dago. Estreinatutako asteburuan, Gipuzkoako filmik ikusiena izan zen, baita Hego Euskal Herriko bigarrena ere. Euskarazko elkarrizketak dituen inoizko pelikularik ospetsuenetariko bat izan zena: guztira 26.055 ikusle izan zituen, 125.122,05 €-ko kopurua bilduz.[2] Urte batzuk beranduago, Loreak filmak hartu zuen postu hori.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kepa (Anjel Alkain) eta Martin (Asier Hormaza), enpresa berdinean lan egiten duten txikitatik lagunak dira. Enpresa honek duela bi urtetik lan-gatazka batean dago murgildurik eta enpresa atzerrira eramango dutela ematen du. Biek arazoa ikuspuntu ezberdinez ikusten dute eta beren adiskidetasuna arriskuan jartzen denean, abentura bererantz abiatzen dira: Beraien lan-kexuak Frantziako Tourreko etapa batera eramatea; Pirinioetako etapa batera. Bidaia, Zuriñe izeneko kazetari atsegin batekin egingo dute (Oihana Maritorena).
Ezaugarri teknikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendaritza | Alberto J. Gorritiberea |
Gidoia | Unai Iturriaga eta Alberto J. Gorritiberea |
Ekoizlea | Asier Bilbao |
Musika | Bingen Mendizabal |
Argazki Zuzendaria | Javier Agirre |
Muntaia | Enara Goikoetxea |
Makillajea | Eva Alfonso |
Jantziteria | Atoya Arandigoyen |
Zuzeneko soinua | Pablo Bueno |
Soinu editorea | Imanol Alberdi |
Ekoizleak: | Irusoin eta Baleuko |
Babesleak | Eusko Jaurlaritza, Akitania-Euskadi, ICAA eta ETB |
Bilkina | 109.020,85 € [3] |
Ikusle | 22.957 [3] |
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anjel Alkain: Kepa
- Asier Hormaza: Martin
- Oihana Maritorena: Zuriñe
- Nagore Aranburu: Maria
- Kandido Uranga: Xanti
- Jokin Oregi: Iñigo
- Iñaki Rikarte: Xabier
- Zigor Bilbao
- Javi Alaiza
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Ormazabal, Mikel. (2007-3-7). «'Eutsi!', la última creación del cine vasco, lleva una protesta laboral al Tour» El País.
- ↑ (Gaztelaniaz) Barambones Zubiria, Josu. (2011). «Una mirada telescópica al cine en euskera: versiones originales dobladas y subtituladas» Hermēneus: Revista de la Facultad de Traducción e Interpretación de Soria (13): 25-59. ISSN 1139-7489..
- ↑ a b Base Cine[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2007ko filmak
- Alberto J. Gorritibereak zuzendutako filmak
- Alberto J. Gorritibereak idatzitako filmak
- Unai Iturriagak idatzitako filmak
- Anjel Alkainek antzeztutako filmak
- Asier Hormazak antzeztutako filmak
- Oihana Maritorenak antzeztutako filmak
- Nagore Aranburuk antzeztutako filmak
- Kandido Urangak antzeztutako filmak
- Iñaki Rikartek antzeztutako filmak
- Xabier Berzosak ekoitzitako filmak
- Irusoinek ekoitzitako filmak
- Baleukok ekoitzitako filmak
- Barton Filmsek ekoitzitako filmak
- Euskal Herriko filmak
- Euskarazko filmak
- Umorezko filmak
- Euskal Herrian girotutako filmak
- Frantzian girotutako filmak