Edukira joan

Euzko Jokoileak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euzko Jokoileak
Jatorria
Sortzailea(k)Isaak Díez Ibáñez
Sorrera-urtea1933
KulturaNaipes Heraclio Fournier
Ezaugarriak
Materiala(k)paperra
Dimentsioak96 (altuera) × 62 (zabalera) mm
Genero artistikoailustrazioa
Deskribapena
Kokapena
BildumaArabako Fournier Karta Museoa
Argumentu nagusiaEusko abertzaletasuna

Euzko Jokoileak[1] edo Naipe Vasco Euzkadi 1933[2] Isaak Díez Ibáñezek 1933an sortutako karta-sorta bat da, euskal abertzaletasunaren elementuak dituena. Espainiako Gerra Zibilean gehienak desagertu baziren ere, esku pribatuetan batzuk geratu ziren, eta gaur egun Arabako Fournier Karta Museoan ikusgai dago.

Gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karta-sortaren bi eredu ezberdin daude, biak 1933an sinatuak, alde grafikoarekin. Oro har, eusko abertzaletasunarekin lotutako iruditegia duen karta-jokoa da. Dekorazio elementuen artean daude ikurriña, mahatsondoa, lauburua (nahiz eta esbastika gisa estilizatuta egon) edo haritz hostoak. Txota guztiak mazolariak dira, Hego Euskal Herriko lau diputazioetakoak. Karta sortaren kutxan, zein karta guztiek atzeko aldean, Sabin Aranaren Itxarkundia olerkiaren zati bi daude:

«

Askatasun-eguzkia
basotik urten da,.
aupa, euzkeldun gustiak:
Gora, gora antzineko lagiak!

»


Urreak armarriekin osatuta daude, bai Zazpiak bat armarria, zein herrialde bakoitzeko armarria. Zazpiko urreak ere sei armarriak eta zazpiak bat armarria erakusten du. Kopek estilizatutako lauburu bat dute gainean. Ezpaten gaia Karlistaldiak dira, bateko ezpatan 1839ko Foruak Berresteko Legearen aipamena dago, ezpata batek zatitua, eta biko ezpatan Bergarako besarkadaren erreferentzia. Zaldiko ezpatan Tomas Zumalakarregi dago. Errege ezpatan Joan Batista Elizanbururen[3] Nere etchea olerkiko argia asten denean zatia dago.

Egurrak Malatu zuhaitzari eskainiak daude. Bateko egurran zuhaitza agertzen da, eta Arrigorriaga testua, Padurako guduaren erreferentzia dena. Zaldiko egurra zamalzain baten irudiarekin agertzen da, eta errege egurra Basajaun da.

Hain bat karta marrazkilariak berak sinatzen ditu, Isaak izenarekin[1].

Kartak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezpatak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Euzko Jokoileak. Euzkadi» Museotik 2024-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  2. «'Naipe Vasco Euzkadi 1933'» Museotik 2024-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  3. «BERTSO / OLERKIen orrialdea» urkiza.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]